Zein da kazetarien rola pertsona migratu eta arrazializatuekiko zurrumurru, estereotipo eta aurreiritziei aurre egiteko orduan? Komunikabideak laugarren botere gisa ezagutzen dira, imajinario kolektiboetan eragiteko duten gaitasunagatik, gizartea nola hautematen dugun, arazotzat zer hartzen dugun eta, azken batean, errealitatea interpretatzeko erabiltzen dugun esparrua zein den kontuan hartuta.

 

Horregatik, aurten, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak jardunaldi bat antolatu zuen Gunea aretoan, ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sarearekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Jardunaldi horretan, prentsa idatziko, irratiko eta telebistako hainbat kazetarik zurrumurruen aurkako euskal estrategian duten erantzukizunaz gogoeta egin zuten.

 

 

Ion Gambra Ibarzabal Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren zuzendari nagusiak ireki zuen jardunaldia, Anaitze Agirre Larrea kazetari eta ikertzaileak gidatuta, eta Lucía Asué Mbomio Rubio kazetari eta idazleak, Hija del camino liburuaren egileak, telematikoki parte hartu zuen. Oneyda Sáenz kazetari nikaraguarrak bideo labur sorta bat prestatu zuen, Gipuzkoan bizi den kazetari migratu gisa.

Ekimenean ere izan ziren Jorge Napal (Noticias de Gipuzkoa), Oskar Ortiz de Guinea (Diario Vasco), Jone Arruabarrenaren (Berria), Cristina Tapia (El Muro Invisible), Asier Sánchez (EITB), Aitziber Zapirain (Antxeta Irratia) eta Hegoi Belategi (Naiz).

Mbomioren esku-hartzea eta Saenzek egindako pieza laburrak ikus ditzakezu albistearekin batera doazen bideoetan.