SOS Arrazakeria Nafarroak kanpaina berri bat jarri du martxan bozkatzeko eskubidea ez dutenen egoera salatzeko. Eskubide hori jatorriaren eta egoera juridikoaren mende dago.
Beren sare sozialetan azaltzen duten bezala, Nafarroan 60 mila pertsona inguru bizi dira eta bizileku dute lurralde horretan, baina guztiek ezingo dute bozkatu maiatzaren 28an Nafarroako Parlamenturako eta udalerri eta kontseiluetarako egingo diren hauteskundeetan. Eskubide horrek jatorriaren eta egoera juridikoaren mende jarraitzen du. Kasu askotan, elkarrekikotasun-akordioen arabera, botoa eman aurreko izapideak egin behar dituzte, kasurik onenean, edo boto aktibo eta pasiborako eskubidea baztertu behar dute okerrenean.
Pertsona horiek behartuta daude ordenamendu juridikoak ezarritako betebehar guztiak betetzera, baina eskubide gutxiago dituzte. Beste behin ere, migratzaileek eta arrazializatuek jasaten dituzten egiturazko indarkerietako batzuk salatzera etortzen gara. Indarkeria horiek isilarazi eta ikusezin bihurtzen dira, eta, gainera, ez dute ordezkaritzarik erakunde publikoetan.
Familien etxeak kolpatzen dituen krisi betean, gizartean babes gutxien duten pertsonak dira ahulenak. Etxebizitza publikorik ez izateak eta alokairuaren prezio altuak zuzenean eragiten dio biztanleri honi, pisuak hainbat familiarekin partekatzera bultzatzen ditu, edo zuzenean logeletan pilatuta bizitzera. Higiezin arrazakeriak eragotzi egiten die alokatu ahal izatea, irizpide arrazista batzuek diskriminatu egiten dituztelako eta kale egoeran dagoen biztanleria handitzea eragin du.
Etengabe salatuko ditugu gure hiriko kaleetan egunero profil etnikoaren arabera egiten diren kontrolak. Komunikabideek migratzaileen eta arrazializatuen kolektiboak kriminalizatzeari uztea exijitzen dugu, Nafarroako gizartean gorrotoa soilik sustatzen duten delitu-egitateak jatorriarekin lotzen ditugulako.
Zoritxarrez, beste hiri askotan errepikatzen den egoera diskriminatzaile eta baztertzaile honi eusteak haustura soziala sortzen eta sustatzen du. Baita ere, eskubide-berdintasunaren printzipioa urratzen du eta imaginario kolektibo bat sortzen du, non pertsonak ez diren eskubideen subjektu politikotzat hartzen.
Dei egiten diogu gizarteari, ordezkari politikoei ere eska diezaien atzerritar guztien eskubide politiko, zibil eta sozialak bere osotasunean onartzeko beharrezkoak diren neurriak lehenbailehen har ditzatela.
Gehiago jakin nahi ezkero, hona hemen beren sare sozieletan argitarturako manifestua.