HILMUGAK: Mugetako biolentzien aurka
Martxoaren 19an arrazakeriaren aurkako martxa ospatuko dugu Gipuzkoan, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Urtero bezala, Pasaiako azokatik Donostiara abiatuko gara 11: 30tan, eta itxiera ekitaldia Alderdi Ederren egingo da 13:00etan.
Usandizagako Publizitate Grafikako ikasleek urtero diseinatzen dute martxaren komunikazio-kanpaina, HILMUGAK lelopean mugetako indarkeria ardatz duena.
Martxaren aurkezpen ofiziala datorren asteazkenean, martxoak 15, egingo da goizeko 11: 0etan Koldo Mitxelenan egingo den prentsaurrekoan:
PRENTSAURREKORA DEIALDIA
SOS ARRAZAKERIA GIPUZKOA • MEDICUSMUNDI GIPUZKOA • COORDINADORA DE ONGD DE EUSKADI • ADISKIDETUAK • AGISAS • AMHER • ARRATS • ADECO • BAKE EKINTZA ANTIMILITARISTA • BEHAR BIDASOA • CASA DE LAS MUJERES-EMAKUMEEN ETXEKO ELKARTEA • DARKUM • DENON ELKARTEA • DONOSTIAKO SAHARAKO LAGUNEN ELKARTEA • ECONOMISTAS SIN FRONTERAS • EHIERA • ELA SINDIKATUA • ELAN-EUSKADI ONGD-GGKE • EMAÚS FUNDACIÓN SOCIAL • ENRAÍZA DERECHOS • ESK SINDIKATUA • ESPERANZA LATINA • ETIOPIA UTOPIA FUNDAZIOA • FISC EUSKAL HERRIA • FUNDACIÓN PAZ Y SOLIDARIDAD DE EUSKADI • HAURRALDE FUNDAZIOA • KOLORE GUZTIAK • LAB SINDIKATUA • LOIOLA ETXEA • MALEN ETXEA • MUGARIK GABE • MUGEN GAINETIK • MUNDUBAT • MUNDU BAKEAN • ONGI ETORRI ESKOLARA • ONDOAN TOPAGUNEA • ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK • PEÑASCAL KOOPERATIBA • PROCLADE-YANAPAY • RED ATENEA • SETEM HEGO HAIZEA • STEILAS • TAU FUNDAZIOA • TERCERA EDAD PARA EL TERCER MUNDO • UME ALAIA • USANDESIGN • ZEHAR ERREFUXIATUEKIN • ZERO POBREZIA
Goian izendatutako erakundeek deia egiten dute asteazkenean, martxoak 15, goizeko 11:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egingo den prentsaurreko batetara. Bertan, martxoaren 19an, igandea, egingo den XXVI. Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Martxa aurkeztuko da. Martxa Trintxerpeko azokatik abiatuko da 11:30etan eta Donostiako Alderdi Ederrera iritsiko da 13:00ak aldera.
Prentsaurrekoaren aurretik, 10:45etan, kanpainaren argazkia aterako da Usandizaga BHI-ko Goi-Mailako Heziketa Zikloko Publizitate Grafikoko ikasleekin eta atxikitu diren elkarteen bozeramaileekin batera.
Hedabideekin egingo den topaketa honetan, egun -Estatu, Euskadi eta bereziki, Gipuzkoa- mailan etorkinen kolektiboak bizi duen egoera aztertuko da eta, pertsona migratzaileek mugetan bizi duten indarkeriari aipamen berezia egingo zaio.
Parte hartuko dute: Karlos Ordoñez, Gipuzkoako SOS Arrazakeria; Haizea Bernas, medicusmundi Gipuzkoa; Gurutze Aizpurua Falcón, Euskadiko GGKEen Koordinakundea; eta Ainhoa Casado eta Olatz Telletxea, Usandizaga BHI-ko ikasleen ordezkari bezala, Martxaren komunikazio kanpainaren egileak izan direnak.
ANTOLATZAILEAK |
Gipuzkoako SOS Arrazakeria, medicusmundi Gipuzkoa eta Euskadiko GGKE-en Koordinakundea |
NOIZ |
Asteazkena, martxoak 15 |
ORDUA |
Goizeko 11:00etan (10:45etan, kanpainaren argazkia, Koldo Mitxelenako sarreran). |
NON |
Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta Kalea, 9 – Donostia) |
NOR |
Karlos Ordoñez (Gipuzkoako SOS Arrazakeria); Haizea Bernas (medicusmundi Gipuzkoa); Gurutze Aizpurua Falcón (Euskadiko GGKEen Koordinakundea); eta Ainhoa Casado eta Olatz Telletxea, Usandizaga BHI ikasleak. |
ZER |
Kanpainaren argazkia eta XXVI. Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Martxaren aurkezpena |
Jarraian, martxaren berri emateko prestatutako material grafikoa deskarga dezakezu. Eskerrak eman nahi dizkiegu erronka honetan laguntzen duten pertsona guztiei, datorren martxoaren 19an Gipuzkoak argi eta garbi utz dezan ez dela isilik geratuko Europako barne eta kanpo mugetako giza eskubideen urraketen aurrean. Zure zain gaude!
Descargak
Instagramen zabaltzeko, martxaren kontu propioan argitaratutako edukia partekatzea gomendatzen da @martxacontraracismo, presentzia areagotzeko.