Ba al dago feminismoen eta arrazismoaren aurkako mugimenduen arteko aliantzarik?
Zeintzuk dira honi buruzko eztabaidak?
Eta zer da dekolonialtasuna?
Gipuzkoako SOS Arrazakerian sakontzen eta ikasten jarraitu nahi dugu, eta helburu horrekin antolatu dugu UPV/EHUko A!Esan Arrazakeriaren Aurkako Ikasle Elkartearekin batera Feminismoak eta dekolonialtasuna izeneko jardunaldia, datorren asteartean, azaroak 22, EHUko Ikasgelategian (17:30) ospatuko duguna.
Elkarrizketarako irekitako gune honetan hiru ekintzaile feminista izango ditugu, gaiari buruzko ikuspegi desberdinak emateko:
Nayah Salma Bleila
Zuzenbideko ikaslea, arrazakeriaren aurkako aktibista eta feminista dekoloniala, saharar jatorrikoa, UPV/EHUko Arrazakeriaren aurkako Ikasle Elkarteko kidea eta Hijos de las nubes.
Gladys Giraldo Velasquez
Aktibista feminista. Migratua, kolonbiarra. 30 urtetik gorako esperientzia du honelako gaiak jorratzen.
Luciana Alfaro Garbiketa
Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen Sarearen parte da eta Emakumeen Mundu Martxan aritzen da.
Dibulgazioa eta sentsibilizazioa sustatzeko ekintza feminista antiarrazistak
SOS Arrazakeria Gipuzkoako Genero Taldearen bigarren jarduera da, joan den hilabetean Helena Maleno Garzón, Beatriz De Lucas Larrea eta Anaitze Agirre Larretarekin batera antolatutako online literatur solasaldiaren arrakastaren ondoren. Galdu baduzu, hemen behean ikus dezakezu.