1520 pertsona inguruk, gure gizartean dauden aurreiritzi, estereotipo eta gorroto diskurtsoei aurre egiteko mahai-zapia, janaria eta esperientziak partekatuko dituzte joan den igandean. Aurten gutxi gorabehera 1.520 lagun animatu dira Euskadin zaporeak eta istorioak partekatzera, elkar ezagutzeko eta beldurrak, estereotipoak eta aurreiritziak irauli eta auzo inklusiboen aldeko apustua egiteko. Joan den igandean, Azaroak 24, elkartuko ziren familiak 14:00ak aldera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat udalerritan. Gipuzkoan, 96 familia elkartu ziren honako udalerrietan: Bidasoa, Oarsoaldea, Buruntzaldea, Debagoiena, Donostialdea eta Tolosaldea. Araban, 80 familia elkartu ziren honako udalerrietan: Aiaraldea, Zuia-Gorbeialdea, Arabar errioxa, Gasteiz, Arabako mendialdean. Bizkaian, 54 familia elkartu ziren honako udalerrietan: Getxo, Arrigorriaga y Bilbao. Urtero bezala, ekimen honek bi familia biltzen ditu mahai baten inguruan: bata bertakoa eta bestea errefuxiatua edo migratzailea, igandeko bazkaria partekatzeko. Helburua bi aldeak hurbiltzea da, elkar hobeto ezagutu dezaten eta pertsona batzuek bestekiko izan ditzaketen aurreiritziak eta beldurrak deseraiki ditzaten. Bizilagunak ekimenaren originaltasuna bere sinpletasunean datza, gure etxeetan bazkaltzera elkartu hitz egiteko eta elkar ezagutzeko, zapore eta istorio desberdinak deskubritzeko. Gaur egungo aniztasunarekin aberastea. “Hamaika zapore, mila istorio” Bizilagunak egitasmoak honi erantzun bat ematea bilatu du. Desberdintasunek bereizten gaituzten munduan, kultura ezberdinetako familiak bazkari batean elkartuz bazkari bat baino gehiago partekatzeko. Batzuetan arrazakeriari aurre egiteko modurik onena ez da hitzaldiekin, keinu txikiekin baizik, bazkari bat partekatzea adibidez. 38 bat nazionalitatetako 234 familia inguruk, bertakoak zein atzerritarrak, parte hartu dute aurten Bizilagunak-en. Besteak beste Euskal Herria, Arjelia, Marruecos, Brasil, Nicaragua, Colombia, Cuba, Ecuador, Honduras, Chile, El Salvador, México, Uruguay, Francia, Sahara, Mali, Nigeria, Camerún, Gambia, Somalia, Siria, Afganistán, Senegal, Venezuela, Guatemala, Paraguay, Peru, Dominikar errepublika, Bolivia, Costa de Marfil, Suiza, Mongolia, Polonia, EEUU, Rusia, Guinea, Palestina eta Argentinako familiak hartuko dute parte, eta zein ona den elkar ezagutzea jakingo dute. |