Ospatzeko berria dugu gaurkoa, izan ere, Kill Vinyl Records disketxeak Spread the disease vol.2 diskoaren irabaziak SOS Arrazakeria Gipuzkoari eman dizkio.
Euskal Herriko zein nazioarteko math rock taldeekin lan egiten duen irabazi asmorik gabeko diskoetxea da. Diskoak salduz lortutako dirua bandak eta zigilua jardunean mantentzera bideratuta dago, eta bi urtean behin, gutxi gorabehera, ongintzazko bilduma bat kaleratzen dute.
Aurreko bildumaren irabaziak Aita Mari Itsas Salbamendu itsasontziarentzat izan zen, Mediterraneoan borondatezko lanari esker lan egiten duen erreskate-ontziarentzat. Ontziak 2020an 5 hilabete eman zituen Pasaiako Gipuzkoako portuan.
Iñaki Fortun Gonzálezek –Victor DCrekin batera, disketxe honen sortzailea–, SOS Arrazakeriak Errenterian egiten duen lana aspalditik ezagutzen dute, Iñakik bertan inprenta txiki batean lan egiten zuenetik. Honexegatik aurten SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen taldea aukeratu dute, Errenterian kokatuta.
Baldintza duinetan lan egiteko laneko informazioa eta aholkularitza
2018. urteaz geroztik, SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen Taldeak lan-arloko aholkularitza-zerbitzua eta etxeko langileei zuzendutako prestakuntza eskaintzen ditu. Azken bi urteetan, arretek nabarmen egin dute gora, bai aurrez aurre, bai telefono bidez, pandemiak eragin oso handia izan baitu sektorean, eta lan-baldintzetan okerrera egin du 24 orduko itxialdi moduan, zainduekin, kontratu-eteteekin edo lanaldi-aldaketekin batera.