Lan bila zabiltza edo zure gaitasun eta abilezi profesional zein pertsonalak hobetu nahi dituzu?

OLAIM II programak, Gazte Migratzaileak Gizarteratzeko Lan Aukerak izenekoak, hainbat baliabide eskaintzen dizkie 18 eta 35 urte bitarteko gazte migratzaileei, hala nola prestakuntza eta lanerako orientazioa, laguntza psikosoziala, lanaren eta atzerritartasunaren arloko aholkularitza juridikoa edo gaitasun profesionalei eta trebetasun sozialei buruzko tailerrak.

 

Programan parte hartzeko beharrezkoa da bizileku- eta/edo lan-baimena izatea eta Gipuzkoan bizitzea.

 

Informazio gehiago, ondorengo telefono zenbakian:  613562534