Zure telefono mugikorrak lana bilatzeko eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatzen ikasi nahi duzu? SOS Arrazakeria Gipuzkoak 8 orduko tailer hau antolatu du Errenterian irailaren amaieran, lana bilatzeko tresna ezberdinen elementu oinarrizkoenak ezagutzeko. Tailerraren helburua da parte-hartzaileei smartphonearen bidez enplegua aktiboki bilatzeko beharrezko tresnak ematea, eta enplegua bilatzeko aplikazio mugikorrak eraginkortasunez erabiltzen ikastea.

 Bertan ikasiko duzu profilak sortzen, CVa eransten, aurkezpen-gutunak egiten, lan-eskaintzak iragazten… 

“Ikusiko dugu halako gailu txiki eta eramangarri batek aukera ugari dituela lan-merkatuan sartzen laguntzeko”

Nori zuzendua?

  • Lana bilatzen ari diren pertsona migratzaileak
  • 18 eta 35 urte bitartekoak

Iraupena: 8 ordu
Non: SOS Arrazakeria Oarsoaldea. Maddalek kalea 27, Errenteria (Ubikazioa)
Noiz: Irailak 26 eta 27an
Ordutegia: 16:00 – 20:00

Izena emateko

Doainik egin dezakezu ondorengo zenbakira whatsapp bitartez idatziz, irailaren 22a baino lehenago:  631562534