SOS Arrazakeria Gipuzkoako taldea handitzera doa!

Gure lantaldean iraila eta urria artean gehitzeko Hezkuntza Antirrazista teknkikari baten bila gabiltza.

 

Hau da behar dugun profila: 

FORMAKUNTZA:

  • Gradua Gizarte Zientzietan (Soziologia, Zientzia Politikoak, Pedagogia, Gizarte Hezkuntza, Filosofia, Antropologia, Psikologia edo antzekoak)
  • Euskara-maila handia (EGA edo homologoa) eta ahozko eta idatzizko ingelesa (B2)
  • Migrazioei, kultura-aniztasunari, arrazakeriari eta xenofobiari buruzko prestakuntza eta ezagutza espezifiko frogagarriak
  • Genero eta hezkuntza feministari buruzko ezagutza espezifikoak
  • Power Point, Drive eta antzeko tresnak erabiltzen ohitua

ESPERIENTZIA:

  • Esperientzia hezitzaile eta tailerista gisa
  • Elkarte-sarean esperientzia
  • Gizarte Eraldaketarako hezkuntzan
  • Hezkuntza sistema formalean eta ez-formalean esperientzia
  • Proiektuak idatzi, gauzatu eta ebaluatzean esperientzia
  • Euskadin bizi diren pertsona migrante, errefuxiatu zein eta arrazializatuen egoera ezagutzea
  • Talde-lanerako, antolaketarako, komunikaziorako eta ekimenerako gaitasunak
  • Nazioarteko taldeetan lan egiteko gaitasuna

LAN-BALDINTZAK:

  • Lanaldi osoko kontratua
  • Inkorporazioa: Iraila-urria
  • Lantokia: Donostiako egoitza nagusia
  • Erakundearen baremoaren araberako soldata

Bidali kurrikuluma eta motibazio gutun elebiduna irailak 15 baino lehen

hezkuntza@sosracismo.eu helbidera (Gaia: Hezkuntza Postua).

Elkarrizketak iraileko hirugarren eta laugarren astean egingo dira.