Estrenamos con orgullo LEHEN SAIAKERA, documental de 22 minutos sobre la frontera del Bidasoa entre Irun y Hendaia, una frontera interna en la Unión Europea que supone un control migratorio de facto, racista e ilegal, que vulnera los derechos humanos de las personas migrantes en el territorio cada día.
Marina Perosanz, Natalia Berridi eta Yurena Carrero, Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazio ikasleek, muga honek suposatzen dituen eskubide urraketen erretratu bikaina egin dute, azken bi urteetan 9 pertsonaren heriotza ekarri duena, gizarte bezala beste aldera ez begiratzeko dugun premia larria azpimarratuz.
Lan dokumentala Ndank Ndank elkartearekin elkarlanean egin da eta Amets Arzallusen bertsoen bidez kontatzen da. Filmean Abdoulaye Sarrek parte-hartze berezia dauka. Abdoulaye Gipuzkoako SOS Arrazakeriako teknikaria da, erreferente heldurik gabeko gazte migratzaileei arreta emateko lanean eta gertutik ezagutzen ditu mugaren inguruko bizipenak.
Honako hauek ere parte hartzen dute:
Peio Aierbe – Gipuzkoako SOS Arrazakeriako koordinatzailea
Anaitze Agirre – Kazetaritzako irakaslea UPV/EHUn, migrazio-ikertzailea
Eva Aranguren – Irungo Harrera Sareko kide den psikologoa
Iker Barbero – Zuzenbideko eta Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea UPV/EHUn
Lutxi Bortayrou – Diakité Elkarteko zuzendaria
Amaia Fontang – Etorkinekin Federazioko kidea
Gari Garaialde – Fotokazetaria
Aintzane Lasarte – Bidasoa Etorkinekin elkarteko kidea
Koldo Nausia Montenegro – Antxeta Irratia