ITZIAR GOROSTIDI
SOS Arrazakeria Gipuzkoa
Hezkuntza saileko arduraduna

Europak immigrazioaren lurraldea izaten jarraitzen duen bitartean, eta buruzagi politikoetako batzuek irmotasun eta gaitzespen handiagoarekin erantzuten dioten bitartean, beharrezkoa dirudi gazteak mobilizatzea eta arduraz jardutea migrazio- gaien instrumentalizazioaren aurka.
Testuinguru horretan, SOS Arrazakeria Gipuzkoatik, Europako hainbat elkarterekin elkarlanean ari gara gizarte eraldaketan konprometitutako eragileen artean zubiak eraikitzea helburu duen proiektu berritzaile eta handinahi batean. E-graine Elkarteen Batasuna buru duen proiektu hau zuzentzen ari da. Eta Europako beste 4 bazkide ditu, SOS Arrazakeriaz gain;

 

aBabele ODV (Italia): Familia migratzaileen inklusioa babesten duen elkartea.

Emaila : babeleodv@gmail.com               Webgunea : www.babeleonlus.it

Coconut Luxembourg (Luxemburgo): GKEak, gazteei pertsonalki eta profesionalki garatzeko aukera ematen diena eta beren komunitatean inplikatzeko ere helburua duena, beren garapenerako.

Emaila :  gilles@coconutwork.org            Webgunea : www.coconutwork.org

Hellenic Youth Participation (Grecia): Hezkuntzaren eta ahalduntzearen arloan aitzindaria den erakundea, herritarrak toki, nazio eta nazioarte mailan konektatzen dituen erakunde aitzindaria.

Emaila : info@hellenicyouthparticipation.com  Webgunea : www.hellenicyouthparticipation.com 

 e-graine Nouvelle-Aquitaine : Neoakitanoko lurraldeari buruzko hiritar proiektuekin batera, mundu mailako herritarrentzako hezkuntza elkartea. Ekintza-eremuak: kontsumo arduratsua, trantsizio ekologikoa, diskriminazioen aurkako borroka, migrazioak, herritarren mobilizazioa, ekonomia soziala eta solidarioa. 

Email: contact@e-grainena.org               Webgunea : www.e-graine.org

 

Proiektu hau Europako herri hezkuntzako erakundeen eta migrazioaren fenomenoari buruzko mezu zuzen eta pedagogikoak sustatzeko konpromisoa hartu duten ikertzaile zientifikoen arteko lankidetza gunea da. 5 kit pedagogikoren sorreran oinarritzen da, bakoitza bideo azalpengarriz osatua, eta tailer pedagogiko bat, Europako migrazio politiken ikuspegi kritiko eta holistikoa bultzatzeko. Kit bakoitza alderdi ezberdin batean oinarritzen da:

KIT # 1 EUROPAKO MIGRAZIO POLITIKA, ZER DA?

Europako migraziopolitikarako sarrera eta bakoitzaren bizitzan, dela arlo akademikoan, profesionalean, bai pertsonalean, duen eraginari buruzko gogoeta.

KIT # 2 ZER DA SCHENGEN ESPAZIOA?

Schengen espazioaren historia, funtzionamendua eta iraganeko krisiak: Zein da Europako migrazio-politikaren lotura eta eragina?

KIT # 3 ZER DA ASILO POLITIKA EUROPARRA?

Europan asilo-eskubideari buruzko informazioa- Europar Batasunak asiloaren arloan egiten duen ekintzan izandako aurrerapenak eta oztopoak.

KIT # 4 NORK ERABAKITZEN DU EUROPAKO POLITIKA ASILOAREN ETA IMMIGRAZIOAREN
ARLOAN?

Europako migrazio-politikei buruzko erabaki politiko eta juridikoaren prozesua aztertzea- Zein da estatuen eta Europar Batasunaren rola?

KIT # 5 EUROPARA DOAZEN MIGRAZIO FLUXUAK, ZER EGOERATAN KUDEATZEN DIRA?

Migrazio-fluxuak eta erronka demografikoak Europan- Zein dira etorkizunerako erronkak?

Gaur egun, proiektuaren lehen fasea amaitu dugu, kiten parte izango diren tailer pilotuak eraiki ditugu, eta SOS Arrazakeriatik garatzen dugun gizarte-mentoriako “Izan Harrera” proiektuko boluntarioekin hitz egin dugu. Esan beharra partitpanteen itzulketa oso positiboa izan dela.