Moha 32 urteko Aljeriako militar ohia da, demokrazia eskatzeko manifestazioetan parte hartzeagatik terrorismoa egotzita.
Aljerian atxilotu behar zutela jakin zuenean, 2019ko amaieran, Benhalima Espainiara etorri zen. Asilo politikoa eskatu zuen 2020ko otsailean, eta urtebete geroago ekintzaile gisa sartu zen Amnesty Internationalen Bilboko taldean. Guretzat Moha zen.
2022ko martxoaren 24an, 17: 30ean, Espainiako Gobernuak heriotza-zigorra ezarri zion Mohari Aljerren, justifikatu gabeko deportazio arinarekin.
2022ko urritik, Bilboko taldeak elkarretaratzeak antolatzen ditu hileko lehen asteazkenetan Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean. Ez gara gure lagunaz ahazten, etengabe gogoratzen baitugu.