Donostiako alkateak Next Generation funtsekin hirian finantzatutako proiektuak aurkeztu berri ditu. Bere ustez, jauzi handia izango da Donostiarentzat, eta diru gehien jasoko duen hirietako bat izango dela nabarmendu du.

Tamalez, ikusten dugu – beste behin ere – etxerik gabeko pertsonak kanpoan geratzen direla. Udal honek ez ditu Donostiako bizilaguntzat hartzen.

Partida bakarra dago, Egiako Villa Salia eraberritzearena, Udalak aspaldi onartu eta aurrekontuetan sartu zuena. Egoera ahulean dauden adingabeak dituzten familiek erabiltzeko bideratua dago eta, aldi berean, etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentro gisa balio du.

Etxerik ez duten pertsonek bizitoki duinik eta elikadurarik ez izatea arintzeko ekimenik ez. Ezta neguko sasoi gordinerako ere. Euskal Autonomia Erkidegoan egoera horretan dauden pertsonen kopuru handienaren errekor tristea duen hirian.

Argi dago udal honek ez duela inola ere egoera lazgarri hori eten edo gutxitu nahi. Ez da finantziazio falta. Borondate politiko eza da.

SOS Arrazakeriak berretsi du premiazkoa dela administrazio guztiak inplikatzea premia horiei erantzuteko. Erabat krudela da aurrekontuak mila milioidunak dituen gizarte bat (Eusko Jaurlaritza, 14.250 milioi; Foru Aldundia, 1.129 milioi; Donostiako Udala, 462 milioi, eta gainerako udalak eta aldundiak) ez izatea gai behar horietarako behar adina partida bideratzeko.

Administrazio guztiak une honetan eztabaidatzen ari diren aurrekontuetan egoera horrekin amaitzeko funtsak arbitratzea eskatzen dugu.

EZ DITZAGUN ABANDONATU ETXERIK GABEKO PERTSONAK

BEHAR BESTE PARTIDA ERRESERBATU ITZAZUE AURREKONTUETAN

EGIA BIHURTU EZAZUE INOR ATZEAN EZ UZTEARENA