SOS Arrakeria Gipuzkoako hezkuntza sailetik Zarautzeko hiru ikastetxe ezberdinetan nortasunaren inguruan eta honen izaera jariakorraren inguran egon gara erreflexionatzen 2º DBHko ikasleekin. 

Eleka proiektua 2014-2015. ikasturtean Zarauzko ikastetxe guztietako DBHn hizkuntza-kontzientzia lantzeko abian jarri zen egitasmo soziolinguistiko bat da.

Ibilbide horretan aurrera eginez, ikasturte honetan herriko ikastetxeek (Antoniano Ikastetxea, La Salle Ikastetxea, Lizardi Institutua),  DBHn mailaz maila hizkuntza-kontzientzia lantzeko proiektu didaktiko batzuk sortu dituzte, prozesuan ahalik eta eraginkorren izateko, bidea elkarrekin egiteko, eta baliabideak eskuragarri izateko.

Egitasmoaren barruan, SOS Arrazakeria Gizpukoako hezkuntza saileko teknikariek Hezkuntzari bira proiektuan bernan eratutako gidan barne dagoen nortasunaren inguruko tailerrak eman dituzte. Bertan, metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliz, eztabaidan eta elkarrizketan oinarrituako ariketen bidez, gizartean dauden dinamika eta rolei buruzko gogoeta erraztu da.