SOS Arrazakeria
30 urte arrazakeria eta xenofobiari aurre egiten
Azken berriak
Ospa dezagun harrosuna, antiarrazakeriatik ere
Fernanda Candidak eta Imanol Legardak, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Genero Taldekoak, Harrofest, arrazakeriaren aurkako Donostiako kultur jaialdi transmaribibolloaren jarduerak aurkeztu dituzte. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua, Hezkuntza Artistikoan Masterra...
Lehen saiakera, Bidasoako mugaren inguruko dokumentala
Estrenamos con orgullo LEHEN SAIAKERA, documental de 22 minutos sobre la frontera del Bidasoa entre Irun y Hendaia, una frontera interna en la Unión Europea que supone un control migratorio de facto, racista e ilegal, que vulnera los derechos humanos de las personas...
EBk eta Espainiak edukiz hustu dute asilo-eskubidea
Giza eskubideen alde lan egiten duten Gipuzkoako hamabost bat elkartek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Donostiako Alderdi Ederreko lorategietan, «Europar Batasunaren migrazio-politikan erabateko aldaketa eskatzeko, pertsonek asilo bila dituzten eskubideak...
Gure lan alorrak
Eguneroko prentsa-aldizkaria
Gehiago jakin nahi duzu?
Agenda
No Post Found
informazio edo arreta
pertsonalizatua egin edo salaketa bat jarri nahi baduzu
Misioa
Gipuzkoako SOS Arrazakeria 1993an sortu zen, formalki, diskriminazio eta bereizketa ororen aurka borrokatzeko helburuarekin, dela jatorriagatik, dela arrazoi kulturalengatik, edo larruazalaren koloretik eratorrita, modu indibidualean, kolektiboan edo instituzionalean. Mundu guztiarentzako eskubide- eta tratu-berdintasunean zehazten diren tolerantzia, errespetua eta ulermena aldarrikatzen ditugu. Positibotzat jotzen dugu kultura-aniztasuna, eta pertsona bakoitzaren eta gure gizartean dauden pertsonen kolektibo bakoitzaren kulturaren garapen askearen eskubidea eta errespetua defendatzen dugu. Bertakoen, etorkinen eta gutxiengoen arteko harremana eta trukea bultzatuko duten praktikak sustatzearen aldeko apustua egiten dugu.
Honetarako, ondorengo ekintzak bideratzen ditugu:
• Etorkinei laguntza ematea legeak eta administrazio-jardunbideek biltzen dituzten prozedura administratibo eta judizialetan.
• Mobilizazioak eta erreibindikazio-ekintzak.
• Erakunde publikoei bideratutako proposamenak pertsona migranteek dituzten oztopoak saihesteko, hauen eskubide eta betebeharrak biztantle guztiak bezala bete ditzaten.
• Iritzi publikoa sentsibilizatzeko ekintzak.
• Konferentziak, mintegiak eta topaketak.
• Asoziazionismoa sustatzeko ekintzak, pertsona etorkinen partaidetzari begira.
• Gizarte zerbitzuei bideratutako ekintzak.
• Gizartea eraldatzeko hezkuntza ekintzak.
• Bakea sustatzeko hezkuntza ekintzak.
• Dokumentazio lana eta materialen edizioa.
• Ikerketa lanak.
• Gaztediari zuzenduta dauden ekintzak.
• Boluntariotzaren sustapena.
Ikuspegia
Datozen hiru urteetan, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak ezaugarri hauek izango ditu:
• Lurraldeka integratuta eta artikulatuta egongo da, egitura funtzional eta ordezkaritza-egitura finkatuarekin eta kudeaketa-prozedura sinplifikatu eta eraginkorrekin
• Arinagoa eta malguagoa izango da erantzuna emateko eta proposamenak egiteko gaitasuna izateko.
• Ekonomikoki finkatuta egongo da, finantziazio dibertsifikatuarekin.
• Kideek aktiboki parte hartuko dute erakundeko maila guztietan (bazkideak, boluntarioak, talde teknikoa eta gobernu-taldea), eta kidetza-zentzu handia izango dute.
• Genero-berdintasuna eta -ikuspegia instituzionalizatuko ditu bere kulturan eta antolaketa-zereginean.
Horren guztiaren helburua gizarte-eragile garrantzitsu eta aitortua izatea da, eta, beraz:
• Migrazioari eta diskriminazioaren aurkako borrokari buruzko politika publiko eta pribatuetan eragiten du.
• Migrazioei, arrazakeriari eta xenofobiari buruzko eztabaida sozialak bultzatzen ditu eta horietan parte hartzen du.
• Arloko ezagutza zientifikoaren eraikuntzan parte hartzen du.
• Herritarren elkartasuna mobilizatzen du herritartasun anitza eta inklusiboa eraikitzeko
• Gai horietarako, solaskide sozial eta erreferente esanguratsua da.
• Sareetan parte hartzen du eta aliantzak egiten ditu beste mugimendu sozial batzuekin.
• Boluntariotza sustatzen du.
2023. urteko memoria
Dokumentu honetan Gipuzkoako SOS Arrazakerian 2023. urtean burutu ditugun ekintza eta proiektuak azaltzen ditugu. Gure arrazakeriaren kontrako lana hainbat eremu desberditean ematen da, besteak beste informazioa eta salaketa, hezkuntza, mentoretza, sentsibilizazioa eta ekintza komunitarioa.
SOSen lan alorrak
Hezkuntza
Arrazakeriaren aurkako Hezkuntza hainbat arlotan lantzen dugu, batez ere Bigarren Hezkuntzan ikasgelan lan eginez, material pedagogikoak landuz eta hezkuntza ez-formalaren eremuan tailerrak eginez.
Mentoretza eta akonpainamendua
Mentoretza esku-hartze sozialeko metodologia bat da, beren borondatez eskaintzen diren pertsonen arteko harremana sustatzen duena, esklusio-arriskuan dauden pertsonei laguntza emateko.
Partaidetza komunitarioa
Hainbat gune eta sareetan partaidetza sustatzen dugu, balioan jartzeko aniztasun kulturala, kulturartekotasun harremanak eta kohesio soziala indartzeko. Honekin batera, mobilizazioa ezinbestekoa dugu gizartea eraldatzeko.
Informazioa, aholkularitza eta salaketa
Legeak eta administrazio-jardunbideek biltzen dituzten prozedura administratibo eta judizialetan etorkinei aholkuak ematen saiatzen gara.
Hedabideen behatokia
Egunero, 1.300 harpideduni baino gehiagori doan bidaltzen diegu gure lan-eremuarekin lotutako informazioa, Estatuko 24 egunkaritatik jasotakoa, eta urte horretan 13.763 berri jaso zituzten.
Boluntariotza
Parte hartu modu aktiboan boluntariotza programetan