SOS Arrazakeria

30 urte arrazakeria eta  xenofobiari aurre egiten

Azken berriak

Goza ditzagun jaiak, baina goza dezagun denok.

Goza ditzagun jaiak, baina goza dezagun denok.

Gaur, Gipuzkoako Tolosa herriak hasiera emango dio bere inauteri ospetsuari ostegun gizeneko txupinazoarekin, urtero bezala. Oraingo honetan, Udalak Jatorkin, Divina Asociación de Mujeres Nigerianas eta Ana Yurd elkarteen testua zabaldu du, arrazakeriarik gabeko...

read more
Next Generation funtsak, galdutako beste aukera bat

Next Generation funtsak, galdutako beste aukera bat

Donostiako alkateak Next Generation funtsekin hirian finantzatutako proiektuak aurkeztu berri ditu. Bere ustez, jauzi handia izango da Donostiarentzat, eta diru gehien jasoko duen hirietako bat izango dela nabarmendu du. Tamalez, ikusten dugu – beste behin ere –...

read more

Gure lan alorrak

Eguneroko prentsa-aldizkaria

Mugak-en Komunikabide Aniztasunaren Behatokiaren Prentsa Aldizkaria buletin elektroniko bat da, eta immigrazioari, gutxiengo etnokulturalei, eskuin muturrekoei, arrazakeriari eta xenofobiari buruz Espainiako Estatuan kokatutako 24 egunkaritan argitaratutako informazio eta iritzi guztiak biltzen ditu.

Gehiago jakin nahi duzu?

Agenda

No Post Found

informazio edo arreta
pertsonalizatua egin edo salaketa bat jarri nahi baduzu

Misioa

Gipuzkoako SOS Arrazakeria 1993an sortu zen, formalki, diskriminazio eta bereizketa ororen aurka borrokatzeko helburuarekin, dela jatorriagatik, dela arrazoi kulturalengatik, edo larruazalaren koloretik eratorrita, modu indibidualean, kolektiboan edo instituzionalean. Mundu guztiarentzako eskubide- eta tratu-berdintasunean zehazten diren tolerantzia, errespetua eta ulermena aldarrikatzen ditugu. Positibotzat jotzen dugu kultura-aniztasuna, eta pertsona bakoitzaren eta gure gizartean dauden pertsonen kolektibo bakoitzaren kulturaren garapen askearen eskubidea eta errespetua defendatzen dugu. Bertakoen, etorkinen eta gutxiengoen arteko harremana eta trukea bultzatuko duten praktikak sustatzearen aldeko apustua egiten dugu.

Honetarako, ondorengo ekintzak bideratzen ditugu:

Etorkinei laguntza ematea legeak eta administrazio-jardunbideek biltzen dituzten prozedura administratibo eta judizialetan.

• Mobilizazioak eta erreibindikazio-ekintzak.

• Erakunde publikoei bideratutako proposamenak pertsona migranteek dituzten oztopoak saihesteko, hauen eskubide eta betebeharrak biztantle guztiak bezala bete ditzaten.

• Iritzi publikoa sentsibilizatzeko ekintzak.

• Konferentziak, mintegiak eta topaketak.

• Asoziazionismoa sustatzeko ekintzak, pertsona etorkinen partaidetzari begira.

• Gizarte zerbitzuei bideratutako ekintzak.

• Gizartea eraldatzeko hezkuntza ekintzak.

• Bakea sustatzeko hezkuntza ekintzak.

• Dokumentazio lana eta materialen edizioa.

• Ikerketa lanak.

• Gaztediari zuzenduta dauden ekintzak.

• Boluntariotzaren sustapena.

Ikuspegia

Datozen hiru urteetan, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak ezaugarri hauek izango ditu:

Lurraldeka integratuta eta artikulatuta egongo da, egitura funtzional eta ordezkaritza-egitura finkatuarekin eta kudeaketa-prozedura sinplifikatu eta eraginkorrekin

Arinagoa eta malguagoa izango da erantzuna emateko eta proposamenak egiteko gaitasuna izateko.

Ekonomikoki finkatuta egongo da, finantziazio dibertsifikatuarekin.

Kideek aktiboki parte hartuko dute erakundeko maila guztietan (bazkideak, boluntarioak, talde teknikoa eta gobernu-taldea), eta kidetza-zentzu handia izango dute.

Genero-berdintasuna eta -ikuspegia instituzionalizatuko ditu bere kulturan eta antolaketa-zereginean.

 

Horren guztiaren helburua gizarte-eragile garrantzitsu eta aitortua izatea da, eta, beraz:

• Migrazioari eta diskriminazioaren aurkako borrokari buruzko politika publiko eta pribatuetan eragiten du.

• Migrazioei, arrazakeriari eta xenofobiari buruzko eztabaida sozialak bultzatzen ditu eta horietan parte hartzen du.

• Arloko ezagutza zientifikoaren eraikuntzan parte hartzen du.

• Herritarren elkartasuna mobilizatzen du herritartasun anitza eta inklusiboa eraikitzeko

• Gai horietarako, solaskide sozial eta erreferente esanguratsua da.

• Sareetan parte hartzen du eta aliantzak egiten ditu beste mugimendu sozial batzuekin.

• Boluntariotza sustatzen du.

2023. urteko memoria

Dokumentu honetan Gipuzkoako SOS Arrazakerian 2023. urtean burutu ditugun ekintza eta proiektuak azaltzen ditugu. Gure arrazakeriaren kontrako lana hainbat eremu desberditean ematen da, besteak beste informazioa eta salaketa, hezkuntza, mentoretza, sentsibilizazioa eta ekintza komunitarioa. 

SOSen lan alorrak

Hezkuntza

Arrazakeriaren aurkako Hezkuntza hainbat arlotan lantzen dugu, batez ere Bigarren Hezkuntzan ikasgelan lan eginez, material pedagogikoak landuz eta hezkuntza ez-formalaren eremuan tailerrak eginez.

Mentoretza eta akonpainamendua

Mentoretza esku-hartze sozialeko metodologia bat da, beren borondatez eskaintzen diren pertsonen arteko harremana sustatzen duena, esklusio-arriskuan dauden pertsonei laguntza emateko.

Partaidetza komunitarioa

Hainbat gune eta sareetan partaidetza sustatzen dugu, balioan jartzeko aniztasun kulturala, kulturartekotasun harremanak eta kohesio soziala indartzeko. Honekin batera, mobilizazioa ezinbestekoa dugu gizartea eraldatzeko.

Informazioa, aholkularitza eta salaketa

Legeak eta administrazio-jardunbideek biltzen dituzten prozedura administratibo eta judizialetan etorkinei aholkuak ematen saiatzen gara.

Hedabideen behatokia

Egunero, 1.300 harpideduni baino gehiagori doan bidaltzen diegu gure lan-eremuarekin lotutako informazioa, Estatuko 24 egunkaritatik jasotakoa, eta urte horretan 13.763 berri jaso zituzten.

Boluntariotza

Parte hartu modu aktiboan boluntariotza programetan