SOS Arrazakeria Gipuzkoako Abdoulaye Sarr, erreferente heldurik gabeko gaztei ematen zaion akonpainamendu saileko eta hezkuntza saileko kidea, eta talde juridikoko Mikel Mazkiarán abokatua  Gipuzkoako Foro Juridikoaren V. edizioan parte hartuko dute. Aurreko edizioetan desgaitasunak dituzten pertsonen eskubideak edo gazte-justizia bezalako gaiak jorratu dituen ekitaldi honek migratzaileen eskubide juridikoak ditu ardatz.

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak, Justizia Auzitegi Nagusiko presidente Iñaki Subijanak eta Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusi Carmen Adán del Riok emango diote hasiera ekitaldiari, eta pertsona etorkinek bertan parte hartuko dute, erregularizazio-prozesuetan lehen pertsonan izandako esperientzia azalduz.

Sarr eta Mazkiaranekin batera, Juan Luis Ibarra legelariak, Monica Arias Bizkaiko atzerritartasun fiskal delegatuak, Arantza Cachón ZEHAR Errefuxiatuekin elkarteko zuzendariak, Nuria Martinez Marín Aholku Sareko Biltzen zerbitzuko abokatuak eta Patricia Barcena Arartekoaren bigarren albokoak ere parte hartuko dute.

Foroa Tabakalerako Zinema aretoan izango da irailaren 20an, 16: 00etatik aurrera, eta sarrera irekia eta doakoa da, aldez aurretik izena emanda.