Etxeko langileak
2022. urtean etxeko langileei arreta emateko
bulegoaren jarduera

Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren Lan Arretarako Bulegoa 2016. urtetik ari da lanean, eta etxeko langileei gizarte- eta lan-arloan arreta espezifikoa emateko sortu zen, emakume horietako asko, batez ere barne-erregimenean lan egiten dutenak, jatorri migratzaileko emakumeak baitira.

Denbora-tarte horretan eskaria handituz joan da, eta SOS Arrazakeriak Oarsoaldean duen jarduera nagusietako bat bihurtu da, baita etxeko langileentzako erreferente ere. Hurrengo dokumentuan, 2022an Oarsoaldea inguruko etxeko langileek egiten duten lanari buruz lortutako hainbat daturen azterketa ikus daiteke.