BarĂ³metroa 2023

Jatorri atzerritarra duten biztanleen inguruko pertzepzioak eta jarrerak

Jatorri atzerritarra duten biztanleen inguruko pertzepzio eta jarrerei buruzko 2023ko Barometroa aurkezten dugu. 2021ean eta 2022an ezohiko testuinguruetan egin ziren barometroak; hain zuzen ere, COVID-19aren pandemian eta Ukrainako errefuxiatuen krisiaren erdian. Egoera horren aurrean, euskal gizarteak modu inklusibo eta toleranteagoan erantzun zuen. Hala ere, behin larrialdi soziala desagertuta, 2021a baino lehenagoko balioetara itzuli dira euskal gizartearen jarrera horiek.