Egiazko Auzoa

Ongi etorri Egiazko Auzora!

Honela du izena 2021 bukaeran eta 2022 urtean zehar Emaús Gizarte Fundazioak eta SOS Arrazakeria Gipuzkoak elkarrekin burututako proiektua, zehazki: Egiazko Auzoa: kontsumo arduratsutik komunitate inklusiboak sendotzen

Proiektua Hau Egia Da sareak egindako lanatik abiatzen da, eta Aisialdia eta Kontsumo Arduratsua ardatz dituen prozesu parte-hartzaile bat burutu du Donostiako Egia auzoan.

Egian bizi diren bizilagunen arteko harremana sustatzea du helburu, komunitate inklusiboagoak sortzeko. Izan ere, auzoan egindako diagnostikoak behar honen berri eman zuen, bertakoen eta jatorria atzerrian duten pertsonen arteko topaguneak behar direla. Honela, aisialdia kulturen arteko elkargunea izan daitekelakoan gaude, baita gizartea eraldatzeko tresna ere. Era berean, Larriadi Klimatikoaren testuingurua kontutan harturik, aisialdia modu eraldatzaile batean birplanteatu daiteke kontsumo alternatibak sustatzeko, aisialdi eredu hegemonikoak desparekotasunak areagotzen baititu.

 

Orduan, gida hau zertarako da?

Alde batetik, urte honetan zehar ikasi dugun guztia dokumentu batean bildu nahi dugu, prozesu guzti honetan zehar parte hartu dutenekin barneratutako ikaspenak partekatzeko. Bestetik, honelako prozesu bat martxan jarri nahi duenarentzako gure esperientzatik ikasi daitekeena biltzen du dokumentuak, tokian tokiko ezaugarriak kontuan harturik, noski. Honela, honelako prozesuen erreplikagarritasuna bultzatu nahi dugu.