Txosten hau alarma-egoeraren hasieran, 2020ko martxoan, pausoak ematen hasi zen lana da. SOS Arrazakeriatik ikusten dugu, Hiritarron Harrera Sarearekin – Donostiako Herritarren Harrera Sarea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologiaren Departamentuarekin batera, herritar horiek elkartuta izateak eurekin lan egiteko aukera ematen digula; euren profilak eta euren uneko osasun-egoera ezagutzeko eta etorkizunarekiko duten arrisku-pertzepzioa ezagutzeko aukera, baita dituzten laguntza-sareak ere, euren beharrak eta behar horiei hobeto egokitutako esku-hartzeak sorrarazteko funtsezko gai-multzo bat.

Gainera, osasun-arriskua dela eta sartuta egon garen zaurgarritasun eta esposizio sentsazioa kontuan hartuta, txosten honek jasotzen ditu era berean ikerlan-interbentzio izan zen horretan gazteen testigantzak, non haiei laguntzerik izan genuen haiei aktiboki entzunez eta senti dezake- ten kutsatze-beldur eta etorkizuneko ziurgabetasunaren aurrean eta kutsatze-beldurra- ren aurrean kontentzioa izanez.