Badator Urretxindorra Aretxabaleta ingurura!

Urretxindorra, SOS Arrazakeria Gipuzkoak daraman Mentoretza Sozialeko proiektua, Debagoienan hasi du piloto proiektua, bertan 10-14 urte bitarteko umeekin aurrera eramateko.

Urretxindorra orain dela 10 urte hasi zela Gipuzkoan, Kataluniako eredua hartuta, jatorria atzerrian duten umeak unibertsitate eta goi mailako ikasle boluntarioekin harremanetan jartzen. Mentoretzaren bitartez, astean behin 3 orduz elkarrekin gozatzen dute aisialdiaz, bai mentore zein mentoratuari izugarrizko onurak emanez.

Eusko Jaurlaritzak proiektuarekiko apustua egin du azken urtetan eman dituen emaitzak ikusiz, eta honi esker erkidego osora zabaltzen ari da. Debagoienako piloto plana bikote gutxiekin hasiko da, hemendik ekainerarte, datorren ikasturtean mentoretza modu zabalago batean aplikatzeko asmoz. Bertan, Gu Haziak Gara elkarteak kudeatuko du, Aretxabaletan kokatua dagoen elkartea. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, gizarteratzea eta txertatze laboralaren alde lan egitea dutelarik helburu; eragin handiena Debagoienean eta esklusio arriskuan dauen pertsonengan izanik eta hiru ardatz oinarri dituelatik: soziala, hezigarria eta laborala. 2013ko martxoan sortu zen Aretxabaletan bizi diren bost emakume eta gizon baten eskutik; batzuk oso urrutikoak eta bertakoak besteak.

Araban, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak darama, eta Bizkaian aldiz, Ellacuria Fundazioak. Joan den ikasturtean burutu ziren piloto planak bertan, eta dagoeneko martxan dituzte ikasturte honetako bikoteak, mentoretza behar duten ume eta gazteengana hurbiltzen.

Interesik al duzu boluntario moduan parte hartzeko?

GU HAZIAK GARA

GU HAZIAK GARA

Urretxindorra

Helbidea: Iralabarri Plaza 5. bajo, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa