Beste urte batez, Urretxindorra mentoretza proiektuaren 11. edizioa martxan da. Mentoretza proiektu honek gizarte-bazterkeriako arriskuan dagoen beste pertsona bati banakako laguntza emateko borondatez eskaintzen diren pertsonen arteko harremana sustatzen duen gizarte-tresna da. Mentoreek (Unibertsitateko edo Goi Mailako ikasleak) mentoradunei (10-14 urteko haur etorkinak) laguntzeko proiektu bat da, haien ongizate pertsonala, emozionala eta soziala errazteko, autoestimua, trebetasun pertsonalen eta harremanen garapena, esperientzia berrien bizipena eta bizi diren tokiko espazio berrien ezagutza indartzeari esker.
Hau guztia martxan jarri ahal izateko boluntarioen laguntza beharrezkoa da.
Zein baldintza bete behar dira boluntario izateko?
- 18 eta 30 urte bitarteko unibertsitateko edo goi-mailako ikaslea izatea.
- Ikasturtean zehar astero arratsalde bat izatea.
- Gogoa eta ilusioa izatea. Esperientzia ez da beharrezkoa.
- Esleitutako haurrari buruz entzuteko eta arreta emateko jarrera izatea