Proezsu migratorio bat ematen denean, zein efektu du honek adin-txikikoetan? Behin ume hauen oinarrizko beharrak asetuta daudenean, maiz ahaztu egiten da gazte hauek beste edonorren baldintza berdinetan hazteko eskubidea dutela. Adibidez, aisialdia eta denbora libreaz gozatzeko eskubidea dutela ere, harrera lurraldetan harremanak sortzeko aukera, azken finean harrera hori sentitzea ere, euren familietatik at. Errealidade honi erantzun emanez sortu zen 2014 urtea Urretxindorra, SOS Arrazakeria Gipuzkoak daraman Mentoretza Sozialeko proiektua. Azken urtetan erkidego osora zabaldu da Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta Araba eta Bizkaian ere martxan da ZEHAR Errefuxiatuekin eta Fundación Ellacuría elkarteen eskutik.
Proiektu honen testuinguruan, Urretxindorren Kantua estreinatu dugu. Asier Zubia, Xabier Badiola eta Jon Amesti egileek burutu zuten joan den ikasturtean, euren Ikusentzuneko Komunikazio Gradu amaierako lan gisa, Mondragon Unibertsitatean. SOS Arrazakeriak ikusentzuneko materiala behar zuen partaideen konpromisoaren garrantzia azpimarratzeko, eta behar honi erantzuteko sortu zuen erreportai-dokumental labur hau. Hasiera batean soilik boluntarioek jasotzen duten formakuntzarako erabiltzea zen asmoa, baina egindako lana ikusita Interneten zabadu da ere, SOS Arrazakeriako web orrialdean, zein elkartearen Youtube kanalean
Urretxindorra proiektuak Unibertsitate eta Goi Mailako Hezkuntzako ikasleak harremanetan jartzen ditu 10 eta 14 urte bitarteko umeekin, jatorria beste herrialde batean dutenak. Ikasturte batean zehar harreman bat sortzen doaz, astean behin elkartzen aisialdiaz elkarrekin gozatzeko. Harreman honek izugarrizko onurak ditu partaide guztientzako, umeak zein gazteak, eta urte osoan zehar talde tekniko baten jarraipena dauka. Aurten 9. edizioa aurrera doa, eta urrian zehar SOS Arrazakeriak boluntario berriak behar ditu bertan parte hartzeko.
Anima zaitez!