Zero Pobrezia Donostiak salatu du moda azkarrak kutsadura eta lan-esplotazioa eragiten dituela, eta jasanezina dela planetarentzat

Urriaren 17an Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu zen. Horregatik, Donostiako Zero Pobrezia plataformak, 16 gizarte-erakunde eta -mugimendu biltzen dituenak, hainbat jarduera aurkeztu ditu giza eskubideen urraketak eta pobrezia eta desberdintasunak eragiten dituzten kausak salatzeko. Halaber, mobilizatu eta sentsibilizatu nahi du, palanka gisa jardungo duen herritartasun aktibo eta kritikoa lortzeko, hurbileko eremutik, maila globalean aldaketak lortzeko.

Elkarte antolatzaileetako zenbait ordezkari Donostiako nautikoan elkartu ziren, modeloen desfile bat simulatzeko. Bertan, transmititzen ziren mezuak salatzekoak ziren, moda azkarraren kontsumoa handitu delako eta ondorioz horrek sortzen duen kutsadura eta lan-esplotazioa. Ondoren, irakurri zuten prentsa-oharrean, horrek sortzen duen arazo guztiak aipatu zituzten.

Prentsa oharra

  • Kontsumoa % 60 hazi da azken 15 urteetan. Europako armairuetan dagoenaren % 30 ez da erabili urtebetean
  • Modaren industria bigarren ekimen kutsagarriena da.
  • Moda azkarraren benetako kostua lelopean, bizi-martxa batek aldarrikatuko du herritarren arropa-kontsumo jasangarriagoa, eta politikak eskatuko ditu enpresa-jardunbide txarren erantzukizuna dagokien enpresei exijitzeko eta ehungintzako langileen eskubideak bermatzeko.

Donostian, 2023ko urriaren 17an. Urriaren 17a Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna oroitzen da. Horregatik, Donostiako Zero Pobrezia plataformak, 16 gizarte-erakundez eta gizarte-mugimenduz osatuta, antolatutako jarduerak aurkeztu ditu.

Kolektibo honek ohartarazi du moda azkarraren industria jantzien produkzio masiboan oinarritzen dela, azken joeretan inspiratuta dagoela eta iraupen mugatua duela, eta, beraz, ondorio lazgarriak dituela. Batetik, “bigarren industria kutsagarriena da, energia fosilen atzetik: Arropa Garbia Kanpainaren arabera, modaren industriak urtean 92 milioi tona hondakin eta 1,5 bilioi litro ur erabilezin sortzen ditu, beraz, munduko hondakin-uren % 20“, azpimarratu du. Bestetik, “arropak ekoizteko egundoko baliabideak behar ditu, baina planetaren baliabideak mugatuak dira“, gogoratu dute. Hori guztia gutxi balitz bezala, salatu du industria honek ezkutatzen dituela “asteko 70 orduko lanaldiak (sektoreko langileen % 80 emakumea da), soldata iraingarriak, osasunerako kaltegarriak diren tekniken eta produktu kimikoen erabilera, eta segurtasun- eta osasungarritasun-baldintzak betetzetik urrun dauden lantegiak“.

Enlázate por la justicia kanpainaren arabera, zenbait arropa-markak 52 denboraldi edo arropa-bilduma aurkezten dituzte urtero (astero bat, gutxi gorabehera). Zentzu horretan, Ellen McArthur Fundazioaren aburuz, herritarren kontsumoa % 60 hazi da azken 15 urteetan, eta Europako armairuetan dagoenaren % 30 ez da erabili urtebetean gutxienez.

Plataformaren esanetan, “horrek kontsumitzen dugun moduaren inguruan hausnartzera bultzatu behar digu. Gutxiago kontsumitzen badugu, eta modu arduratsuago, jasangarriago eta kontzienteago batean, ondorio positiboak eragingo ditugu gure ingurunean eta urruneko beste leku batzuetan“. Halaber, aitortu dute arazo honen kausak ugariak direla, eta erabaki politiko eta ekonomikoen ondorio direla, beraz “konponbideek globalak izan behar dute eta sektore askotan landu behar dira“.

Kale-ekintza deigarria egin dute nazioarteko egun honi lotutako aurtengo Donostiako ekimenak aurkezteko, Moda azkarraren benetako kostua lelopean. Ekintza horretan, moda-desfile bat antzeztu dute hiriko portuan bertan. Donostiako Zero Pobrezia plataformak honako hau aldarrikatu du:

  • Giza eskubideen eta ingurumenaren arloan behar bezalako arreta jartzen duten lege lotesleen alde egitea pertsonak eta ingurumena babesteko, eta enpresak beren jardueraren eragin negatiboaren erantzule egiteko.

  • Gutxiago kontsumitzea. Kalitatea kantitatearen gainetik jartzea; janzkiak konpontzea; arropa ematea eta birziklatzea; bigarren eskuko arropa erostea, eta, batez ere, behar ez dugun arropa ez erostea.

  • Gure politikariei kalitatezko tokiko merkataritza sustatzeko exijitzea, eta ez gure hirietan modu esponentzialean hazten ari diren saltoki handiak, azken horiek neurrigabeko kontsumo mota hori sustatzen baitute.

  • Haurtzarotik, pertsonei ongizate kolektibo globalaren aldeko kontzientzia kritikoa izaten laguntzen dieten trebetasunak garatzen eta tresnak eskuratzen laguntzea, alde batera uzteko gutxiengo bat aberastea bilatzen duten logika kapitalistak, hala nola moda azkarraren industriarena.

  • Garapen-lankidetzarako politika, bizi dugun krisi globalaren irtenbidearen zati gisa.

 Pobreziaren aurka pedalei eraginez

Nazioarteko egun hori dela eta munduan ekintzak egiten dira. Estatuko Zero Pobrezia kanpaina mobilizaziorako dei horrekin bat egiten duen ekimena da, eta Euskadin 2005etik ari da ekintzak garatzen.

Aipatutako leloarekin, Donostiako Zero Pobrezia Plataformak aldarrikapen-bizi martxa antolatu du igande honetarako, urriak 22a. Donostiako Haizearen Orrazitik abiatuko da 12:00etan, eta Alderdi Ederreraino iritsiko da, Txita Sound System-ek girotuta.

Gure munduak dituen erronka eta mehatxuen aurrean, ezin gara geldi egon, eta parte hartzera eta mobilizatzera deitzen ditugu herritarrak“, amaitu dute.

–> Donostiako Zero Pobrezia plataforma 2005ean eratu zen eta 16 erakundez eta gizarte mugimenduez osatuta dago. Honen helburua da salatzea giza eskubideen urraketak eta pobrezia eta desberdinkeriak eragiten dituzten kausak. Gainera, gizartea mobilizatzea eta sentsibilizatea du helburu herritar kritikoak eta aktiboak lortzeko eta mundu mailan aldaketak sortze aldera, beti ere gertutik dugun esparrutik hasita.

Informazio gehiagorako/Más información:

Jon González de Reparaz

Donostiako Zero Pobrezia Plataforma/Plataforma Pobreza Cero de Donostia

945 28 07 45 / 685 73 31 72 / comunicacion@ongdeuskadi.org

http://zeropobreziadonostia.blogspot.com/