Duela astebete, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak, Hiritarron Harrera Sarearekin eta Kaleko Afari Solidarioakekin batera, eskaera bat sinatu zion Donostiako Udalari, La Sirena hotzarentzako aterpetxea negu osoan irekita egon zedin, ez bakarrik hotza 5 gradura iristen den gauetan.

Izan ere, beste behin ere, badirudi Udalak ez diola jaramonik egin eskaerari. Hori ez ezik, hainbat egunetan hotz handia egin ostean iragarri du gaur, urtarrilak 26, ez dela irekiko, gutxienez 3 gradu espero badira ere.

Udalak ez badu baliabide hori negu osoan erabiltzeko gizatasunik, gutxienez ezarritako irizpideekin koherentea izatea eskatzen dugu, Hiritarron Harrera Sareak atzo, urtarrilaren 25ean, argitaratutako prentsa-oharrean azaltzen duen bezala:

 

 (…) ¿Dónde está la lógica?,
¿Se puede jugar de esta manera tan frívola con la salud de las personas?,
¿Hay que buscar cuál es el pronóstico que diga que sube un grado y, ya está, podemos chapar La Sirena?

Pedimos al Ayuntamiento que reconsidere la decisión y mantenga abierta La Sirena los días venideros en los que la predicción meteorológica sigue pronosticando temperaturas aún más bajas: 3 grados para el viernes, 2 para el sábado, 3 para el domingo…

Ya que este equipo de gobierno rechaza admitir la petición que le venimos haciendo de abrir La Sirena todos los días de invierno, al menos le pedimos coherencia con su restrictivo criterio de cuándo deciden hacer uso de ese recurso habitacional. (…)

Hiritarron Harrera Sarea

Egoera premiazkoa da. Duela bi egun, kalean lo egiten zuen 77 urteko gizon bat hil zen Boluetan (Bilbo), sute baten ondorioz. Morlansen (Donostia), beste emakume bat larri zaurituta dago gaua eman ohi zuen garajean izandako sute batean. Hala ere, SMUSek (Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuak) erantzun du balizko irekiera eztabaidatzen ari direla. Datozen 10 egunetako aurreikuspen meteorologikoak 5 gradutik beherako minimoak aurreikusten baditu, jakin al genezake, zehazki, zer ari diren eztabaidatzen?

Herritarren zati handi batek aspalditik eskatzen ditu etxegabetasun-egoeran dauden pertsonentzako baldintza duinak. 200 pertsonak baino gehiagok kalean egin zuten lo 2019an, bizitegi-baliabideak eskatuz. 2022ko ekainean protestak batera egin ziren Euskal Herriko 7 udalerritan, kalean lo eginez.
Carteles de protesta en el barrio de Morlans

Hainbat hiritarrek salaketa-mezuak bidali dituzte Donostiako Udaleko Herritarren Postontzira, eta gurekin partekatu dituzte:

 

Les adjunto la predicción meteorológica para los próximos días, por si acaso no la tuvieran … Sinceramente, no entiendo las dudas para abrir (o no) el albergue La Sirena. Ayer una chica con quemaduras intentando combatir el frío en la calle mediante un fuego con gasolina, ¿Hace falta algún muerto para abrir el albergue?, ¿Como se puede ser tan cicatero y miserablemente?

J.

Bihar gauean Sirena aterpetxea ez dela irekiko jakin dut. Erabateko enpatia eta gizatasun falta iruditzen zait baliabide hau itxita mantentzea, gutxienez 4 ° ko tenperatura eta euria aurreikusita dagoenean. Behin bustita izoztea bezelakorik ez dago gaixotzeko!! Donostiako hiritar bezela onargaitza eta lotsagarria iruditzen zait udaletxe honen jarduna errealitate honekiko.

M.

He podido saber q mañana no se va a proceder a la apertura del albergue la Sirena. Me parece de una falta total de empatía y de humanidad cerrar este recurso cuando está prevista una temperatura mínima de 4° y lluvia.¿Creen ustedes aceptable dejar a la gente en la calle con esta climatología? A mi me avergüenza la actitud de mi ayuntamiento

J.

Enegarrenez exijitzen dugu Donostiako Udala koherentea eta gizatiarra izatea, besterik ez. Oinarrizko Giza Eskubideak betetzea besterik ez dugu eskatzen.