Garazi Montuschi, Donostiako Afari Solidarioak: ”Horrelako laguntza humanitarioa ez genuke guk egin beharko”

Garazi Montuschi “Donostiako Afari Solidarioak” sareko boluntarioa da. Orain bi urte hasi zen ekimena alde zaharrean eta gaur egun hiriko beste puntuetara ere zabaldu da.

Helburu berdinen alde, eragile desberdinak elkarlanean

Maiz SOS Arrazakeria elkartea eta bestelako ekimenak gauza beratzat hartzen dira, Kaleko Afari Solidarioen kasuan adibidez. Ulergarria da, izan ere askotan helburu berdinak partekatzen direlako, gertuko espazioak erabiltzen direlako edo eta kolektibo berdinekin lan egiten delako. Baina interesa baduzu boluntariotza bat egiteko, hemen argituko dizugu bata eta bestearen arteko desberdintasunak.

 

SOS ARRAZAKERIA GIPUZKOA

SOS Arrazakeria Gipuzkoa orain dela 30 urte sortu zen herri mugimendu gisa, gaur egun GKE moduan lan egiten duena. Gipuzkoa mailan egiten dugu lan batipat, eta bulego nagusiak Donostian eta Errenterian ditugu, baina gero eta herri gehiagotan aritzen gara.

Giza eskubideen aldarrikapena eta defentsan egiten dugu lan, arrazakeria eta xenofobiaren aurkako lanketan. Migrazio prozesuetan maiz Giza Eskubideen urraketak ematen dira, eta egun oraindik gizartean diskriminazio zein bereizketak egiten dira jatorria, azal kolorea edo erlijoa dela eta.

GURE LAN ILDOAK

Hezkuntza

Mentoretza eta akonpainamendua

Ekintza komunitarioa, sentsibilizazioa eta boluntariotza 

Etxeko langileak eta Zaintza

Aholkularitza Juridikoa, Informazioa, Arreta eta Salaketa

Hedabideen Behatokia

 

Hau esanda, helburu antzekoak dituzten hainbat eragilerekin ibiltzen gara elkarlanean, bereziki ondorengoak:

KALEKO AFARI
SOLIDARIOAK

Donostia
Alde Zaharra, Egia eta Amara auzoetan

Donostian kale egoeran dagoenak egunean behin bero jan dezan sortutako talde herritarra

HIRITARRON HARRERA SAREA

Donostia

Donostian kalteberatasun-egoeran dauden migratzaileak laguntzen dituen sarea, hiritar bolondresek osatua.

IRUNGO HARRERA
SAREA

Irun

Irunera iristen diren pertsona migratzailei harrera egin eta bidean laguntzen dien herritar sarea,

A!ESAN

EAE

EHU Unibertsitateko ikasle elkarte antiarrazista

Anima zaitez gurekin elkarlanean aritzen, 

izan gaitezen Harrera Herria!