Zurrumurruen aurkako estrategia

Donostiako Udalaren proiektua – Kultur Aniztasunaren Negoziatua, Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren eta Ongi Etorri Eskolaren lankidetzarekin, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko, prestakuntza- eta gogoeta kritikoko prozesu bat abian jarriz, hezkuntzaren arloan sortzen diren zurrumurruen eragina murrizteko. Estereotipoen, aurreiritzien eta zurrumurru faltsuen ondorio negatiboei buruzko pentsamendu kritikoa eta sentsibilizazioa sustatzea du helburu (etorkinekiko eta kultura-aniztasunarekiko), eta baita zurrumurruen aurkako borrokan konpromisoa sortzea. Hezkuntza-komunitate osoarekiko lanean jartzen du arreta, hezkuntza-komunitatea osatzen duten eragileak (ikasleak, irakasleak, gurasoak, auzoa…) inplikatuz eta gaituz zurrumurruen aurkako Eragileen Sarea osa dezaten. Proiektu pilotu bat da, eta diagnostiko- eta gaikuntza-fase bat baino ez da jasotzen. Maria Reina Eskola izan da aukeratutako zentroa. Egia auzoan dago eta Haur Hezkuntzatik DBHrako eskaintza du. Gizartea bultzatzeko zentro berritzailea da, eleaniztuna, ikasteko eta esperientziak trukatzeko partaidetza-proiektuetan oinarritua. Maria Reinak baliabide, espazio eta estrategia pedagogikoak eskaintzen ditu ikasleen gaitasun sozioemozionalen garapena sustatzeko, garapen kognitiboaren ezinbesteko osagarri gisa. Gainera, “Ongi Etorri Eskolara” kulturarteko Bizikidetza programa ezartzen den zentroetako bat da. 2020an proposamena egin da, ikastetxearekin harremanetan jarri da eta 2021aren hasieran garatu den prestakuntza-proposamena antolatu da.