Bizilagunak
Bi familia elkarrekin bazkaltzen
Izena eman!
Zertan datza?
Begiratu zure ingurura! Jatorri ezberdinetako pertsonak ikusiko dituzu zure herriko kaleetan.
Galdetu al diozu inoiz zure buruari zerk bultzatu zituen hona etortzera edo zeintzuk diren euren zirrarak, usteak, interesak edota esperientziak? Behar bada, zu zeu ere beste herrialde batetik etorri zara eta ez duzu bertan bizi den jendea ezagutzeko aukerarik izan.
Bizilagunak, bertakoak eta bertara iritsiak, bazkari baten baitan elkartzea ahalbidetzean datzan ekimen bat da. Urtero, azaroko igande bat proposatzen dugu topaketarako eta aurten, azaroaren 24a izango da. Dinamizatzaile eta mahai zapi baten laguntzaz, aurreiritziak eta
estereotipoak gainditzea eta gizarte kohesionatuago bat faboratuko dituzten esperientzia, zapore eta bizipenak elkarbanatu ahalko dituzu.
Zaren lekukoa zarelarik, zure bikote, kuadrila, lagun edota familiarekin, oztopoak urrutiratu eta errealitate berriak ezagutzeko gogoz bazaude, ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!
Bizilagunak zertarako eta zergatik?
Asko gara kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko gogoak ditugunok, baina askotan, aukerak topatzea zaila egiten zaigu. Elkar ezagutzeko aukerak eskaini nahi ditugulako, gonbidapen hau luzatzen dizuegu kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzeko eta elkarbizitza sustatzeko.
Bazkariko parte-hartzaileak
Janariz betetako mahai baten inguruan zure bizilagunak ezagutu nahi badituzu, ez izan zalantzarik izena emateko eta parte hartzeko.
943 32 18 11. Anima zaitez eta parte hartu!