Asteazken honetan, azaroak 2an, Egiazko Auzoa Bizikleta Tailerrak ospatzen hasiko dira Egiako Plaza Haundin (Luis Martín Santos plaza), arratsaldeko 17:00etatik 19:00tara. Darkum elkarteak antolatzen ditu, SOS Arrazakeria eta Emaús Gizarte Fundazioarekin batera, Donostiako Udaletxearen laguntzarekin.
Hauen asmoa bikoitza da. Alde batetik, bizikletak konpontzen ikastea, honela kontsumo arduratsu bat eta garraio eredu jasangarri bat sustatuz. Baina honekin batera, auzoan kultura desberdinetako auzotarren artean topaguneak sortzea du helburu ere. Hau Egia Da! sareak, 2019an auzoaren kulturartekotasunari buruzko diagnostikoa argitaratu zuenean, honelako topaguneak beharrezkoak zirela ondoriotu zuen. Espazio publiko berdinak erabiltzen ditugu, bai, baina jatorria beste herrialde batean duten eta jatorria hemen duten bizilagunen arteko elkar ezagutza ez da behar bezala burutzen.
Tabakalerak hilabetean behin Hor Konpon saioak antolatzen ditu, konponketa lantegi irekiak alegia. Darkum elkartean bertan parte hartzen du maiz, hilabeteroko bigarren larunbatetan, goiz osoan zehar. Egiako plazan burutuko diren tailer hauekin hilabetean behin beste aukera bat eskeini nahi dugu bizikletak konpontzeko. Honela hasiko dira hilabetean behin, asteazken arratsalde batean, Luis Martin Santos plazan elkartuz.
Aste honetakoa kontaktua hartzeko lehenengo saiakera izango da. Azaroak 23an, Egiako Teila Fabrikan, Egiazko Auzoa proiektuan urte osoan zehar egindako lana aurkeztuko da, non ofizialki hasiera emango diogu hilabetean behin ospatuko dugun topaketa honi. Teila Fabrikan amaitzean, Plaza Haundira hurbilduko gara ere, eta bertan sorpresa batzuk izango dira. Laster, honi buruzko informazio gehiago.