Urte osoan zehar, Emaus Gizarte Fundazioarekin batera EGIAZKO AUZOA proiektua burutu dugu Donostiako Egia Auzoan. Betran, hainbat eragilerejkin batera, elkar ezagutza sustatzeko topaguneak sortu nahi genituen, jasangarritasuna aldi berean sustatuz.

Proiektua amaitzen gabiltza, baina hemendik aurrera bertan parte hartu duen DARKUM Taldeak ardura hartu du, hilabetean behin, Luis Martin Santos plazan (Plaza Haundi deitzen zaiona) Bizikletak konpontzeko guneak kudeartzeko. Zure bizikleta konpontzen ikasi nahi baduzu, eta aldi berean jatorri desberdineko pertsonak ezagutu, gerturatu zaitez plazara!

 

Proiektuan egindakoa ezagutu nahi baduzu, sakatu hemen:

Eskuliburua