Arrazakeriaren aurkako lanak garrantzi handiagoa hartzen du joera populisten aurrean Europako herrialde askotan. Eztabaida politiko polarizatuan, arrazakeriaren aurkako lanaren espektroa zabaltzea garrantzitsua da, gizarteak gai horrekiko duen sentsibilizazioa areagotzeko. Gure ustez, diskriminazioaren aurkako lana ardatz nagusia izan behar da helduen hezkuntzan sektore guztietan.

Diskriminazioaren aurkako lana gizarte-mailako kontzientziazio, objekzio eta diskriminazioaren aurkako borroka gisa ulertzen dugu. Diskriminazioaren aurka lan egiten dugu, ez bakarrik pertsonekiko tratu desorekatuan oinarrituta, baizik eta ulertuta desparekotasun hori desberdintasunetan oinarritutako taldeetan eraikitzen dela, esanguratsuak diren kategorietan, hala nola generoan, sexualitatean, arrazan, etnian, erlijioan, adinean eta abarretan, ustez beren artean izatez desberdinak direlako. Desberdintasun horiek hainbat pertsona taldeen tratu desberdina arrazoitzeko eta legitimatzeko erabiltzen dira, eta horrek desparekotasun soziala eragiten du. Boterea eta botere-desberdintasuna ekintza, egitura eta sistema diskriminatzaileen parte dira.

Gogoeta sustatzea eta sormenezko bitartekoen bidez ulermena hobetzea da gure ikuspuntua arazo honekiko. Gure tailerren diseinuek metodo artistikoak diskriminazioaren aurkako lanarekin lotzen dituzten formatuak proposatzen dituzte. Europako lau herrialdetako profesionalen artean sortu dira: Espainia, Italia, Hungaria eta Austria. Bideo parte-hartzailean, antzerkian zein zapalduaren antzerkian eta sare sozialetan adituak garenez, geure esperientzia bildu genuen irakasle eta hezitzaileentzako lau eskuliburu praktikotan. Gainera, ebaluazio-tresna berritzaileen bilduma bat eskaintzen dugu, tailer horiek helduentzako hezkuntza ez-formalaren esparruan dituzten beharretara egokitzen direnak.

Horrela, hezitzaileei beren ekintza-eremua zabaltzeko teknika-multzo berri bat eskaintzen diegu. Baliabide sortzaileek potentzial handia dute garapen pertsonalerako, eta hausnarketa pertsonalerako espazio bat eskaintzen dute, oso maila sakonean. Gure helburua da irakasle eta hezitzaile gehiago jabetzea potentzial horretaz!

EBALUAZIOA

Diskriminazioaren aurkako lanaren testuinguruan ebaluatzeko eskuliburua, Creative Action against Discrimination (CAaD) proiektu europarraren zati bat.

Irakasleei, prestatzaileei, bideratzaileei, hezitzaile formalei eta ez-formalei, proiektuen kudeatzaileei eta koordinatzaileei zuzenduta dago. Batzuetan, GKEek eta elkarteek baliabide gutxi izaten dituzte beren prestakuntzaren ebaluazio landua egiteko eta hori dela eta, askotan ez dituzte beren prestakuntza-ekintzak ebaluatzen edo estandarizatutako galdetegien bidez egiten bukatzen dute. Sintesi honen helburua epe laburrerako zein luzerako ebaluazioak burutzeko teknika berritzaileak ematea da.

BIDEO PARTE-HARTZAILEA

Bideo parte-hartzaile tailerrak antolatzekoe skuliburua, diskriminazioaren aurkako lanketarako. Gida hau Creative Action against Discrimination (CAaD) proiektu europearraren emaitza da.

Erraminta-kaxa honek gida bat eskaini eta inspirazio iturri izan nahi du bideo partehartzailearekin eta/edo diskriminazioaren aurkako borrokaren esparruan lan egin nahi dutenentzat. Bideo-programa parte-hartzailerik egin al duzu? Oso ondo. Erabat berria zara? Ez dago arazorik. Diskriminazioaren aurkako borrokan lan egiten duzu? Primeran! Gai hau berria da zuretzat? Are hobeto! Maila guztietarako da egokia. Gida honetan, bideo-proiektu parte-hartzaileen eskemari eta gauzatzeari buruzko aholku praktikoak eta joko eta ariketa zehatzak txertatu ditugu. Arlo honetan esperientzia gehiago baduzu, baliteke gida hau irakurri ondoren, zure proiektuak perspektiba berri batekin ikustea. Gaian berria bazara, ez beldurrik izan galderak egiteko eta esploratzeko

ANTZERKIA

Antzerkia diskriminazioaren kontrako lanketan erabiltzeko eskuliburua, Creative Action against Discrimination (CAaD) proiektu europearraren parte.

Erreminta-kutxa honen bidez, antzerkia diskriminazioa eta arrazakeria bezalako gai konplexuei modu sortzaile eta eraginkorrean heltzeko nola erabil daitekeen erakutsi nahi da. Diskriminazioaren aurkako prestakuntzan antzerkigintza erabili nahi duten irakasle, bideratzaile, hezitzaile formal eta ez-formalei naiz antzerki-tailerretan diskriminazioaren aurkako ikuspegia txertatu nahi dituzten antzerki-hezitzaile eta bideratzaileei zuzenduta dago.

SARE SOZIALAK

Eskuliburu honek Sare Sozialak diskriminazioaren aurkako lanekatan erabiltzeko baliabideak eskeintzen ditu. Creative Action against Discrimination (CAaD) proiektu europearraren emaitza da.

Erreminta-kaxa honen helburua modu sortzaile batean lan eginez eta gizartekomunikabideak erabiliz diskriminazioa eta arrazakeria bezalako gaiei heltzea da. Erreminta-kaxa hau oso modu praktikoan sortu nahi izan dugu helburua partehartzaileei jarduera dibertigarri eta entretenigarrien bitartez, sare sozialak behar bezala erabiltzen eta gorrotoaren diskurtsoa desegiten irakastea baita.