SOS Arrazakeria Gipuzkoak Elkar gurutzatutako bizitzak Irungo mugan: Entzutearen fruituak txostena aurkeztu du, Iragaitzazko migratzaileentzat laguntza psikosozialaren beharra aldarrikatzeko. Eva Aranguren SOS Arrazakeria eta Irungo Harrera Sarean parte hartzen du eta ikerketaren egile nagusia izan da. Arangurenek pasa den ostiralean, otsailak 3, aurkeztu zuen egindako lana Irunen, SOS Arrazakeriako talde juridikoaren parte den Mikel Mazkiaranekin batera. 

Txostena 2022ko martxotik azarora egindako 100 bat elkarrizketetan oinarritzen da, transitoan dauden pertsona migratzaileen ahotsa zabalduz. Irunen burutzen da harrera lan hau, Frantziako gobernuak Bidasoan ezarrita duen de facto migrazio kontrolaren ondorioz

 

 

 

“Poliziak gelditu ninduen, eskuburdinak jarri zizkidaten eta Behobiako zubiraino eraman ninduten. (…) Baina nola funtzionatzen du muga honek? Bitxia da, ez dut ulertzen.”

Ali

Txostenean jasotako elkarrizketa, Irakur ezazu Noticias de Gipuzkoa-n

IRUN
Elkar gurutzatutako bizitzak Irungo mugan:
Entzutearen fruituak.

Iragaitzazko migratzaileentzat laguntza psikosozialaren beharra 

Txostenaren helburua Irunen dauden iragaitzazko migratzaileen kontakizunen bidez euren bizipen eta errealitateak zabaltzea da, arlo emozionalean zentratuz, ikuspegi feministarekin eta pertsona migratzailearen narratibatik. Kontatutako istorioak benetako istorioak dira, eurek bizitako gertakariak, eta protagonisten ahotik kontatuak. Gertakariak jasotzearen bidez, pertsona guzti hauei ahotsa ematea izan da bilatutakoa.

Azkenik, dagozkien erakundeei pertsona migratzaile hauen ongizatea hobetzeko sortutako proposamenaren arrazoiak helaraztea izan da, kontuan izanik migrazio prozesu askotan alderdi hau ahaztu egiten dela. Proposamen hau Irungo Hilanderas kalean Gurutze Gorriak kudeatzen duen harrera zentroan laguntza psikosozialeko baliabide profesionalizatu bat martxan jartzea izan da.