9 zinemalditan egon eta EITBn emititu ondoren, Donostian kalean dauden edo egon diren gazte atzerritarren bizipenak lehen pertsonan kontatzen dituen EN LA CALLE dokumentala Interneten ikus dezakezu.
Aurrera ateratzeko potentzial handia duen kolektiboa
Gazte hauen ibilbide, asmo eta ilusioen kontakizuna da, lehen pertsonan. Era berean, gure gizartean aurkitzen dituzten oztopoak eta jasotzen dituzten laguntza solidarioak erakusten dituzte, hala nola Hiritarron Harrera Sareko boluntarioek egiten duten lana, zeinarekin Gipuzkoako SOS Arrazakeriak estuki lan egiten duena. La mano invisible, Esperanto Producciones, SOS Arrazakeria Gipuzkoa eta Harrera Sare Herritarrak ekoitzi dute, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.
«Aukera ezin hobea da, diskriminazioarekin tratatzen ez badira, aurrera egiteko aukera handiak dituen kolektibo baten egunerokotasuna ezagutzeko, zeinen gainean gizartean aurreiritzi asko jartzen dituen.»,
Egoera zaurigarrian dauden gazteen inguruko sentsibilizazioa
En la calle dokumentala gizartea sentsibilizatzeko tresna gisa erabili da, gizarte- bazterkeria jasateko arriskuan dauden gazte migratzaileen egoeraz, pertsona bakoitza, bere berezitasunean, eta hauen erralitatea ezagutuz, xenofobiari eta diskriminazioak eragiten dituzten aurreiritziei aurre egiteko.
Horretarako dokumentala proiektatu da, eta solasaldiak egin dira dokumentalaren protagonista gazteekin eta antzeko egoeretan dauden gazteekin. Dokumentala ikustera etorri direnek gazteekin hitz egiteko aukera izan dute, eta gazteek beren errealitatearen berri eman dute. Gazteen parte-hartze honi eskeri, ikusleek hauen errealitatea hobeto ulertu dute, hauen egoera sozial, familiar eta emozionalarekin enpatizatzen, jasaten dituzten oztopo burokratikoak ezagutzen, azken batean, hauen azalean jartzen, jasaten dituzten aurreiritziek bizi duten bezala. Hausnarketa-uneak ere izan dira, eta horietan islatu da nolakoa den bizi garen gizartea, zer hobetu litekeen eta bakoitzak zertan eta nola egin genezakeen ekarpena errealitate bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzeko.
Kolektibo hori osatzen dute migratzaileek, gehienak gazteak, Afrikako iparraldetik edo Saharaz hegoaldeko herrialdeetatik etorritakoak. Ahultasun handiko egoeran dauden pertsonak dira, beren administrazio-egoeragatik, atzerritartasunari buruzko legediaren baldintzatzaileengatik, gizartean dauden xenofobia-elementuengatik, bai eta oinarrizko beharrak aseta ez dituztelako ere, horietako batzuk etxegabetasun-egoeran daudelako, hau da, kalean edo jenderik gabeko eraikinetan bizi direlako. Arazo horren inguruan lan egiten dugu Hiritarron Harrera Sarearekin batera.
19 proiekzio egin dira hainbat espaziotan eta hartzaile eta ikuspegi desberdinekin (kultur etxeak, ikastetxeak, adingabeen zentroak…). Errenteriako Gazte Egunean parte hartu dugu eta dokumentala 9 Zinemalditan ikusi da..
1.220 pertsona inguruk ikusi dute dokumentala.