Imagina ezazu mugak mapa bateko lerroak baino ez direla eta aldaketa kulturalak ospatzen direla. Hau askoren ametsa da, baina errealitatea zerbait konplikatuagoa da.

Immigrazioa aukera eta aukera berriak bilatzen dituen ekintza pertsonala, familiarra eta komunitarioa bada ere, askotan ustekabeko bidelagun batekin egiten du topo: arrazakeriarekin.

Zeinek esan zuen harresiak haustea erraza izango dela? Inmigrazioaren kasuan bidaia honetan hasten direnak oztopoak aurreiritziz eta estereotipoz betetako pentsamenduen edo ekintzen biktima dira, eta harlauza bat bezala eraman behar dituzte bizkar gainean.

 

Hurbilketa horretatik abiatuta, Gipuzkoako SOS Arrazakeria lanean ari da legediaren oztopoak, diskriminazioak eta eraso arrazistak gainditzeko eta arrazismoaren aurkako gizarte-eredu berri bat sortzeko.                                               
2023an egindako lanaren memoria honek elkartearen lan-arloek garatu dituzten jarduerei buruzko informazioa biltzen du.

SOSek, egindako ekintza guztiak bere gain dituen lan alorretan edo sektoreetan banatu dira:

Hezkuntza arloan.

Zenbait tailer edo formakuntza sortu dira Gipuzkoako ikastetxe desberdinetan, esaterako, “Hezkuntzari bira bi”, “Agenda 2030”, “Holocausto” edo Begiraldatuz”  izeneko programak. Hauek, hurrengo gai hauekin dute harremana; “Elkarren arteko begirada”, “Emakume eta gizon etorkineai buruzo mezu kolektiboan dabiltzan mezuak”, “Kultura matxista”, “estereotipoak eta aurreiritziak” eta “estereotipo arrazista eta sexistak apurtzen”.

Mentoretza eta akonpainamendu arloan.

Erreferente heldurik gabeko gazte migratzaileei arreta eta gazte aholkularitza emateko, gure bulegoarekin aurrera jarraitzen dugu. Esku hartze sozialeko metodologia, konfiantzazko lotuetan oinarritutako harremanak sortuz, garapena soziala, pertsonala eta emozionaleko prozesuan laguntzea da helburua. Hau, bi proiektuetan aplikatzen da, batetik, ” Izan Harrera” programan eta bestetik, “Urretxindorra”, bigarren honetan, 10-14 urteko gazteek parte hartzen dute. Programa hauetan sortutako bikoteak, aisialdi ekintzak ere egiten dituzte, esaterako, abordaian parte hartzea, volley txapelketa, aquariumerako bisita eta abar.

Gizarteratzea eta laneratzeko arloa.

Arlo honetan hiru ildo desberdin lantzen ditugu: gazte migratuentzako gizarteratzea eta laneratzea (OLAIM II proiektua), emakume migratuentzako gizarteratzea eta laneratzea (Oarsoaldea proiektua) eta jatorriagatik edo etniagatik diskriminatutako kasuei arreta ematea.

Sentsibilizazioa eta ekintza komunitarioa.

Zenbait programa daude; adibidez, Zas! (zurrumurruei aurkako sarea), “Zero pobrezia”, “eta zu nongoa zara?“.  Gainera, boluntariotza atal bat ere bereizten da, boluntarioek jarduera ugarietan parte hartu dute; Arrazakeriaren aurkako martxan, bizilagunak programan, genero taldean eta “Bidegurutzean“.

“Questioning migrations” eta “etxeko langileen batzar nagusia” Europan erakunde europarren, zientifikoen eta akademikoen arteko lankidetza-sare bat garatzen saiatzen ari zen, gure imajinario kolektiboa batasunaren kontzeptuaren migrazioari dagokionez eraldatzeko prest.

Etxeko langileak.

Lan aholkularitzak dituzte, eta bertan, izan beharreko baldintzak, lanaldia, langileen posizio admisitratiboa… Gainera, “Insumisas” izeneko podcasta landu da emakumeen eskutik, eta horrekin batera, aisialdiak sortu dira estresa ezagutzeko eta lan eskubideei buruzko inf-tailerrak jaso ahal izateko. Puntu honetan ere, “ikusezinaren aztarna” erakusketa landu da “kafe taldea”, etxeko emakumeen batzarra, horietan, aisialdirako jarduerak lantzen dira.

Informazio, arreta eta salaketa sektorean, hurrengo gai hauek lantzen dira; 

Lan-arlo honetan honako zerbitzu hauek eskaini ditugu:

  • Arreta eta laguntza juridikoa atzerritartasunaren, diskriminazioaren eta gorroto-delituen eremuan.
  • Atzerritartasun-eskubideari, baimenak berritzeari, gizartean, lanean eta prestakuntzan sustraitzeari eta abarri buruzko prestakuntzak.
  • «Formasos: prestakuntzaren bidez arrazakeriaren aurkako aliantzak sortuz» proiektua, eragile sozial eta juridikoentzako prestakuntza-ekintzak garatuz diskriminazioaren, arrazakeriaren eta gorroto-delituen eremuan.
  • Hedabideen behatokia. Mugak-en Komunikabide Aniztasunaren Behatokiaren Prentsa Aldizkaria eguneroko buletin elektronikoa da, eta immigrazioari, gutxiengo etnokulturalei, eskuin muturrekoei, arrazakeriari eta xenofobiari buruz argitaratutako informazio eta iritzi guztiak biltzen ditu, 24 komunikabidetan jasoa.

Azkenik, Memorian barne, kontuen balantzea dago, eta bertan erakundeak dituen datu zehatzak zenbakiekiko gordetzen dira.

Proiektu hauei buruzko informazio guztia memoria berean edo gure webgunean aurki dezakezue.