Joan den irailaren 20an, asteartea, Marling Castillo, Jone Urionaguena eta Tatiana Bellorín lankideek Genero Desberdintasuna pandemian eta pandemia ostean jardunaldietan parte hartu zuten: Deustuko Unibertsitateko Bilboko Campusean RESISTIRÉ proiektuaren esparruan antolatutako krisien kudeaketa inklusiborako ikasketak.

______
Proiektuari buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen 

El evento contó con tres mesas en las que abordar con una perspectiva de género las desigualdades que se evidenciaron durante la crisis del COVID-19, y cómo el proyecto Resistiré contribuye a una gestión más inclusiva detectando líneas de trabajo donde poner en marcha proyectos piloto para reducir las desigualdades de género. Para poner en contexto el proyecto asistieron María López, la investigadora principal del proyecto en la Universidad de Deusto, el vicerrector de la misma Juan José Etxeberria Sagastume y Sofía Strid desde la Universidad de Gothemburg, coordinadora científica del proyecto.

Ekitaldiak hiru mahai izan zituen COVID-19aren krisian agerian geratu ziren desberdintasunei genero-ikuspegiarekin heltzeko, eta Resistiré proiektuak nola laguntzen duen kudeaketa inklusiboago batean, genero-desberdintasunak murrizteko proiektu pilotuak abian jartzeko lan-ildoak hautemanez. Proiektua testuinguruan jartzeko, María López, Deustuko Unibertsitateko proiektuaren ikertzaile nagusia, Juan José Etxeberria Sagastume Unibertsitateko errektoreordea eta Gothemburgeko Unibertsitatetik Sofía Strid izan ziren, azkeneko hau proiektuaren koordinatzaile zientifikoa delarik.

Mahaiek bi begirada desberdin ekarri zizkioten helburu komun bati. Alde batetik, hainbat herri-administraziotako ordezkariek erakunde-ikuspegia eman zuten, eta, bertan, Idoia Mendia lehendakariordeak, Bizkaiko Foru Aldundiko Sergio Murillok eta Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak pandemiaren garaian koordinazioan ikasitakoak eta poteriorira geratu beharko luketen elementuak nabarmendu zituzten. Bestetik, hirugarren sektoreko hainbat erakundetako eragileek jardunbide egokiak eskaini zituzten, desberdintasunak gehien pairatu dituzten herriekin zuzenean lan eginez.

Tatiana eta Jone lankideek Gipuzkoako SOS Arrazakeriak aurrera daraman proiektu pilotua aurkeztu zuten. Bertan, etxeko langileen eta enplegatzaileen arteko aliantzak bilatzen dira, zaintza duin baterantz aurrera egiteko. Haiekin batera, Rio Blancoko Mankomunitateko (Extremadura) Berdintasun eta Genero Indarkeriaren Bulegoko Remedios Cruz Blancok eta Bizitegi elkarteko Sonia Gorbeñak azaldu zuten pandemiak zer egokitzapen behar izan zituen erakundeetan egiten dugun lanean, eta zer ikasketa atera genituen etorkizuneko krisiei begira.

Etxeko langile baten enplegatzailea bazara eta proiektuan parte hartu nahi baduzu edo proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, 658 74 97 56 telefonoan jar zaitezke gurekin harremanetan.