ITZIAR GOROSTIDI
SOS Arrazakeria Gipuzkoa
Hezkuntza Arloko arduraduna
Iaz, SOS Arrazakeriatik IAP (ikerketa-ekintza parte hartzailea) bat garatu genuen, Hezkuntzari bira, kanpora begira izenekoa: Arrazakeriaren aurkako tailerrak inplementatzeko proiektua, errealitatea ikasgeletatik eraldatzeko. IAP honen bidez, hezkuntza arloan desberdintasun egoeren kontzientzia kritikoa txertatu nahi genuen, tokiko ikuspegi global batetik eta arrazakeriaren esparruan gizarte eraldaketarako banakako eta taldeko erantzukizuna eta gaitasuna kontuan hartuta.
Horretarako, ezinbestekoa ikusten genuen azterketa sakona egitea, eskola errealitatea ez ezik, garatzen den testuingurua ere kontuan hartuta. Arrazismoa, kulturartekotasuna eta giza eskubideen arloan ikastetxeek dituzten beharrak eta erronkak testuinguruan jarriko dituen hezkuntza errealitatearen diagnostikoa eta esparrua egitea jarri genuen helburutzat.
Ikerketan zehar, ekintza parte hartzailearen Metodologian oinarritutako ikerketa metodo kualitatiboak erabili ziren. Hezkuntza komunitatean parte har dezaketen eragileak kontuan hartu nahirik, guztion parte hartzea eta ahotsa ezinbestekoak direla ulertuz, hezkuntza esparrua aldatu nahi badugu. Horrela, hainbat tresna erabili dira diagnostiko honen fase guztietan:
- Bilaketa bibliografikoa: gaiari eta nazioarteko praktikei buruzko literatura zientifikoa ezagutzeko.
- Banakako eta taldeko elkarrizketa erdi-egituratuak hezkuntza komunitatea osatzen duten eragileekin (orientatzaileak, zuzendariak, irakasleak, gaian adituak, hezkuntza ez-formaleko hezitzaileak, etab.). Oro har, 45 minutuko iraupena izan dute eta elkarrizketarako gidoi bati jarraituz egin dira.
- Ikasleei zuzendutako galdetegi mistoak (kuantitatiboak eta kualitatiboak): 10 galderako galdetegia, arrazismoari, diskriminazioari eta aniztasunari buruzko 10 galdera, jarrera, ezagutza eta proposamenak ezagutzeko.
- Eztabaida taldea: hezkuntzaren munduko adituek osatzen dute, batez ere bigarren hezkuntzan, errealitatearen diagnostiko kolektiborako eta ezagutzak bateratzeko eta proposamen partekatuak diseinatzeko. 8 laguneko eztabaida saioa, 2 orduko iraupenarekin eta galdera gidoi bati jarraituz dinamizatuta.
Laburpen gisa, prozesutik ateratako ondorioen artean, nabarmentzekoa da gizartean eta egungo eskoletan espazio eta dinamika inklusiboak sortzeko beharraren kontzientzia gero eta handiagoa dela, aniztasuna errespetatzeko eta jarrera diskriminatzaileak salatzeko eta ezabatzeko espazioak.
Era berean, eskola testuinguruan ere diskriminazioak eta arrazakeriak forma desberdinak hartzen dituzte, eta ez da beti erraza identifikatzen, zeharkakoa denean edo itxurazko neutraltasun baten pean agertzen denean. Izan ere, emaitzek erakusten dute ikasleek eta irakasleek zailtasunak dituztela arrazakeria eta diskriminazioa identifikatzeko, eta horrek salatzeko eta horri aurre egiteko aukerak nabarmen murrizten ditu.
IAParen hurrengo fasean, proposamen didaktikoak sortzea zen helburua, arrazakeriaren eta diskriminazioaren aurkako ahaleginean gazteei eta nerabeei prestakuntza emateko baliabideak eta jarduerak proposatzeko. Honela bi gida sortu genituen, alde batetik, irakasle eta hezitzaileentzako gida bat, eta bestetik, gazte eta nerabeekin lan egiteko dinamikak dituen jarduera koaderno bat.
Joan den azaroaren 29an, SOS Arrazakeriatik herri hezkuntzaren aplikazio pedagogikoari buruzko lan jardunaldi bat antolatu genuen; lortutako emaitzak itzuli nahi genituen, baita jasotako informaziotik sortutako materialak aurkeztu ere.
Era berean, lan-jardunaldi batzuk egiteko aprobetxatu genuen espazioa, non hezkuntzako profesionalek trebetasunak eskuratu ahal izan zituzten arrazakeria gizarte eraldaketarako hezkuntzaren bidez lantzeko, edukia bigarren hezkuntzako ikastetxeen errealitatera eta herri hezkuntzaren metodologiatik egokituz.
Azkenik, aipatutako materialen argitalpena gure web orrian iragarri nahi dugu:
- NERABEZAROAN ETA BIGARREN HEZKUNTZAN ARRAZAKERIA ETA KULTURARTEKOTASUNA. HEZKUNTZA DIAGNOSTIKOA
- GAZTE ETA NERABEEKIN LAN EGITEN DUTEN IRAKASLE ETA HEZITZAILEENTZAKO GIDA
- ARRAZAKERIAREN AURKAKO HEZKUNTZA GINEA GAZTE ETA NERABEENTZAT. JARDUEREN KOADERNOA