Bihar martxoaren 8a da, egun seinalatua emakumeen eskubideen aldeko borrokan. Emakumeen borroka egunerokoa bada ere, egun honetan kaleak hartuko ditugu gehien gogoan izan nahi ditugun gaiak aldarrikatzeko.

Sistema arrazista, kolonial, zisteteropatriarkal eta kapitalista honetan, bizitza puntu pentsaezinetaraino baldintzatzen diguten hainbat zapalkuntza bizitzera kondenatzen gaituena, gerra eremuetan dauden emakume eta neska guztiez gogoratu nahi dugu, kaleetan sufritzen ari diren emakumeez, gure gizartea sostengatzen ari diren arren bizi eta lan prekarietatera kondenatuta dauden etxeko langile eta zaintzaileez, eta sistema honen zapalkuntza jasaten duten guztiez.

Egun hau zuena da, gurea da eta guztiona da. Ez dugulako bidegabekerian eta zigorgabetasunean bizitzen jarraitu nahi. Eta guztiontzako mundu justuagoa eta bizigarriagoa eraiki nahi dugulako.

Indarkeriarik gabeko bizitzarako, osasunerako, etxebizitzarako, elikagaietarako, nortasunerako, antolatu ahal izateko, hezkuntzarako, lan duina izateko, zainduak izateko eta zaindu nahi duguna zaindu ahal izateko eta bizitzeko duina den bizitza izateko eskubidea bermatzen zaigun lekua.

Gure entitatetik egunero lan egiten dugu mundu hau eraikitzeko eta martxoaren 8an ere kalera aterako gara mundu hau aldarrikatzeko.

Zu ere borroka honekin identifikatzen bazara, zure auzoan, zure hirian edo ahal duzun lekutik mobilizazioetara biltzera animatzen zaitugu. Baina ezin baduzu edo indarrik ez baduzu egun osoa lanean daramazulako atseden hartu, atseden hartzea ere erresistentzia ekintza bat delako.

Eta norekin joan ez baduzu edo azken bultzadarik ez baduzu, gurekin bat egin dezakezu, Antiguako elizaren aurrean (San Sebastian Martir, Donostia), arratsaldeko 18:00etan.

Enara bakar batek uda egiten ez duelako, elkarrekin indartsuagoak gara eta urrunago iritsiko gara.

M8ari DAGOKIONEZ INTERESATZEN ZAIZUN EDUKIA