Testu hau Un univers citoyen orrialdean argitaratu zen ingelesez eta frantsesez, Frantziako e-Graine elkarteak idatzia

 «Un Univers Citoyen » (Munduko biztanle bat) programa nazionala Frantziako hainbat eskualdetan ondo ezarrita dagoen programa da.  Hala ere, e-graine mugimenduak bultzada eman dio Europa mailan ” Migrazioak zalantzan jartzen” proiektua martxan jartzean. Proiektu berritzaile eta anbizio handiko honen helburua ikerketa akademikoa eta hezkuntza ez-formala biltzea da, tresna pedagogikoak sortzeko eta migrazioarekin zerikusia duten funtsezko gaiak jorratzeko, batez ere Europar Batasunaren barruan.

Europa betidanik immigrazio lurraldea izan den arren, Europako buruzagi batzuek ezjakinarena egiten jarraitzen dute.  Ondorioz, Europako zenbait herrialdetan garatutako migrazio-politika asko zapaltzaileak izateko joera dute. Honegatik, besteak beste, gazteak migrazio gaien instrumentalizazioaren aurka mobilizatzea funtsezkoa dela uste dugu.

«Migrazioak zalantzan jartzen » Erasmus+ lerroko proiektu bat da, eta helburu orokorra Europako erakundeen eta zientzialari akademikoen arteko lankidetza-sare bat garatzea da, migrazioaren gaiaren inguruan gure imajinario kolektiboa aldatzeko helburuarekin. Hori dela eta, proiektu hau e-graine Nouvelle-Aquitaine (Frantzia), Babeles ODV (Italia), Hellenic Youth Participation (Grezia), SOS Arrazakeria Gipuzkoa (Espainia) eta Coconut Luxembourg (Luxenburgo) elkarteekin elkarlanean pentsatu zen. Hezkuntza ez-formalean espezializatutako erakunde horiez gain, e-grainek migrazioan espezializatutako ikertzaile akademikoen laguntza ere badu,  Yves Pascouau zuzenbide publikoko doktorea barne.

Aktore hauekin batera, bost kit pedagogiko sortuko ditugu. Kit horietako bakoitzak  bideo bat, liburuxka bat eta tailer bat izango ditu. Kit horiek EBren migrazio politika eta barne funtzionamendua jorratuko dituzte, Europako gazteak eta gizarte-langileak gai garrantzitsu horiei buruz duten ahotsa entzuteko behar bezain informatuak izan daitezen. Bost kitak bost hizkuntzetara itzuliko dira, hau da, frantsesera, ingelesera, italierara, gaztelaniara eta grekora. Behin kit horiek prest daudenean, “One World Citizen” programak bere abentura europarra hasteko unea izango da.

Gehiago jakin nahi baduzu, proiektu honen aurkezpena bideoan aurki dezakezu esteka honetan.