Resistiré

Etxeko langile eta enplegatzaileen arteko sarea, zaintza duin baten bila

Laburpena

 

Enplegatzaile aliatuak Gipuzkoako etxeko langile etorkinen eta enplegatzaileen (bakarrik dauden adineko pertsonak edota zaintza-premiak dituzten familiak) arteko topaguneak eta elkarrizketa-guneak sortzea xede duen proiektua da. 

Topaketa horien helburua jarrerak hurbiltzea, aliantzak sortzea eta elkarrekin gogoeta egitea da, bi alderdiek zaintzen inguruan izan ditzaketen beharrei eta proposamenei buruz, tokiko erakundeekin bilera-agenda bat elkarrekin ezartzeko, zaintza-politika publikoetan eragiteko asmoz. 

Sare hori finkatzearekin batera, gipuzkoarrak oro har sentsibilizatzeko lan egingo da, emakume migratzaileek etxeko zaintzaren munduan bizi duten errealitatea islatuko duen erakusketa baten bidez.

Azalpen zehatzagoa

 

Enplegatzaile aliatuak Gipuzkoako etxeko lan eta zaintzaren kudeaketaren inguruko bizipenak eta errealitateak amankomunean nahi dituen proiektua da. 65 urtetik gorako biztanleria oso azkar hazten ari den testuinguru batean, non familien zaintza-eredua eta zahartzaroan kalitatezko arreta bermatzeko kudeaketa publikoa egokitzea erritmo berean hazten eta egokitzen ari ez den. Covid 19 osasun-krisiak agerian utzi du egoera hori, eta agerian utzi du premiaz jardun behar dela. 

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak ia 10 urte daramatza lanean etxeetan zaintzaile gisa lan egiten duten jatorri atzerritarreko etxeko langileen gehiegizko bizi- eta lan-baldintzak ikusarazteko eta salatzeko. Sentsibilizazio-jardueren, lan-eskubideei buruzko tailerren eta beste hainbat jardueren bitartez egiten du lan, eta eskualdeko, erkidegoko eta estatuko sareetan parte hartzen du. Horrez gain, lan aholkularitza doakoa eskeitzen die jatorri atzerritarreko etxeko langileei. 

Erakundeak azken urteetan sortu dituen materialen artean, 2019ko ekainean argitaratutako ikerketa dago, Gipuzkoako etxeko langileen egoera soziolaborala eta egoera horrek haien ongizate fisiko eta mentalean dituen ondorioak jasotzen dituena, edota Chica Seria y Responsable dokumentala.

Gainera, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen Taldeak aisialdiko jarduerak antolatzen ditu zonaldeko jatorri atzerritarreko etxeko langileentzat, edota etxeko lanaren inguruko topaketak, besteak beste. Taldearen jarduera guztiak jarraitu ditzakezu Facebookeko orrian

Azken 5 urteetan, erakundea herritarrak eta tokiko erakundeak sektorearen prekarietateaz eta arazoaren intersekzionalitateaz sentsibilizatzeko beharraren areagotzeaz ohartu da. Horregatik, ikuspegi berarekin lan egiten duten Euskadiko eta Estatuko etxeko langileen beste kolektibo batzuekin dituen sareak indartu ditu, eta eskualdeko enplegatzaileekin harremanak sortzen saiatu da; izan ere, horiek aliatu potentzialak dira sektorea duintzeko eta Gipuzkoako etxeetan zaintza-lanetan parte hartzen duten agente guztien eskubideak bermatzeko borrokan. 

Ildo horretatik, proiektu honek jatorri atzerritarreko etxeko langileen eta enplegatzaileen arteko topaguneak sortzea proposatzen du, bi alderdien beharrak identifikatzeko eta proposamen bideragarriak sortzeko, ondoren tokiko erakunde publikoei aurkezteko eta langile eta enplegatzaileentzako baldintza duinetan kalitatezko arreta bermatuko duten neurri eraginkorrak hartzeko. Era berean, Gipuzkoako populazioa oro har sentsibilizatuko du problematikaren inguruan, zaintzaren kudeaketa hobetzeko jarrera publikoa sustatuko duten ikus-entzunezko materialak sortuz

Prozesu hori guztia sistematizatuta eta zorrotz dokumentatuta izango da, eta etxeko lan eta zaintzaren errealitatea Gipuzkoakoaren antzekoa den beste lurralde batzuetan erreferentzia gisa balioko duen proba pilotua izan nahi du, elkarrekin aurrera egiten jarraitzeko eta sortutako ikaskuntzak partekatzeko.