Salatzen duten siluetak

Kalean lo egiten duten pertsonak gogora ekartzen dituzten dozenaka siluetak milaka donostiar harritu dituzte gaur. Hiritarron Harrera Sarea/Red Ciudadana de Acogida, Kaleko Afari Solidarioak eta SOS Arrazakeriak bultzatu dute ekintza, eta helburua da Donostiako herritarrentzat ezkutatuta dauden bi ehundik gora pertsonaren irudia eramatea.

Iazko urrian, erakundeek bultzatutako Kale Gorrian zenbaketak, gau berean kalean lo egiten zuten pertsonenak, 220ko zifra zorabiagarria eman zuen Donostian. Horietako asko, modu duinean elikatzeko ere baliabiderik gabe.

Donostia mota guztietako per capita diru-sarreren rankingetan buru da, gastronomia-bikaintasunekoetan, eta ez du ehunka lagunen egoera sumingarriari aurre egiteko borondate politikorik.

Adibide eskandalagarriena da udal gobernu taldeak uko egin diola neguan La Sirena aterpetxea ehun bat oherekin modu iraunkorrean irekitzeari.

Etxerik gabeko pertsonek ez dute tratu txar hori merezi. Behar adina baliabide eskatzen ditugu pertsona horiek kaletik ateratzeko eta behar duten elikagai-premiari eta zaintza medikoari behar bezala erantzuteko. Hori gertatzen den bitartean, La Sirena aterpetxea etengabe irekitzea eskatzen dugu, bertan dauden ehun ohe okupatuta.

Donostiako herritarrei dei egiten diegu aldarrikapen hori bere egin dezaten, eta gure hirian ahalik eta erosotasun handiena dutenen eta hilaren amaierara iristen ez direnen arteko arrakala sakontzen jarrai ez dadin, edo zuzenean beste herri batzuetara lekualdatzen direnen artekoa, ezin baitzaie aurre egin instituzioetatik bultzatzen ari den turistifikazioak bultzatzen duen etxebizitzaren garestitasunari.

 

Aterpea izateko eskubidea
Zero gosea Donostian
Ireki Sirena etxerik gabeko pertsonei
LOGO SOS

Argazki bilduma