ARGAZKI ERAKUSKETA El Espejo
Kokapena: Niessen merkataritza-gunea (Errenteria)
Iraupena: Urriaren 28tik urriaren 4ra

SOS Arrazakeria Gipuzkoak hamar urte baino gehiago daramatza etxeko lanaren sektore prekarizatuan lan egiten duten emakume migratuek jasaten duten diskriminazioa salatzen, eta doako lan-aholkularitza eskaintzen die. Gipuzkoan azken hilabeteetan pilotatu duen ekimenak elkarrizketarako guneak sortu ditu pertsona eta familia enplegatzaileen eta etxeko langileen artean. Helburua izan da bi aldeen beharrak identifikatzea eta proposamen bateratuak eta lurreratuak sortzea, etxeko langileen lan-baldintzak hobetzen aurrera egin ahal izateko, eta, ondorioz, Gipuzkoako pertsona eta familia kontratatzaileen etxeetan egiten duten zaintza hobetzeko. 

Prozesu horren emaitza gisa, sortu den emplegatzaile eta etxeko langile saereak epe labur, ertain eta luzerako hainbat proposamen garatu ditu, tokiko erakundeei aurkeztuak, eta “El espejo” izeneko argazki-erakusketa bat garatu dute, herritar guztientzako sentsibilizazio-tresna gisa, zaintzaren arloko iruditeriak eta errealitate sozialak aurrez aurre jarri nahi dituena, ikusezin bihurtutako errealitateen irudiak erakutsiz. 

Nork zaintzen du?, Nork zaintzen du nor?, Zer balio du zaintzeak?, Zer balio ematen diegu zaintzari?, Nork zainduko du 15-20 urte barru?, Nork zainduko ditu egungo zaintzaileak?, Nork zainduko ditu beren bizitzako 20-30 urte Gipuzkoako adineko biztanleria zaintzen eman dituzten emakume migratuak – pentsio prekarioak ekarriko dituzten baldintza oso eskasetan –, haiek Gipuzkoako adineko biztanleria horren parte direnean?… Horiek izan dira erakusketa hau sortzeko prozesuan sortu diren galdera ugarietako batzuk. Galdera horiek gaur Errenteriako Niessen merkataritza-gunean erakutsi diren sei argazkitan islatu nahi izan dira, eta datorren ostiralera arte egongo dira ikusgai bertan. 

El espejo argazki erakusketak gogoeta egiteko irudi bat izan nahi du, pertsona guztiok bizitzan zehar dugun berezko premia batek zeharkatzen gaituena: zainduak izatea. 

Eta ez dugu edozein modutan zainduak izan nahi. Duintasunez zainduak izan nahi dugu. Eta hori zaintzari eman nahi diogun esanahi berriaren eta duintasunaren araberakoa da. Nola konkistatuko dugu pertsona guztiek duintasunez zainduak izateko duten eskubidea?

Etxeko langileen eta enplegatzaile aliatuen sareak argi dauka: lan duina zaintza duinerako. Lan duina, baldintza duinetan, zaintzak behar dituzten pertsonen gaitasun sozioekonomikoaren mende soilik ez dagoena, eta etxeko langileen esplotazioaren eta espoliazioaren mende ez dagoena. Eta beti, diskriminazioaren aurkako borrokan. 

 

 

ZAINTZA DUINAK IZATEKO LAN DUINA

Datorren ostiralean, azaroak 4, Zaintza duinak izateko lan duina jardunaldietan, sareak Gipuzkoako SOS Arrazakeriarekin eta Resistiré proiektuko ikertzaileekin batera sortu dituzten proposamenak aurkeztuko ditu. Horiek izan dira Allied employers ekimenaren ibilbidearen hasiera labur baina emankor honetan bidelagun. Jardunaldi horrek etxeko langileen eta enplegatzaileen arteko aliantza-aukerak aztertu nahi ditu eta izen-ematea irekia dago.