Migrazioarekin lotutako elkarte edo entitate publikoetan lan egiten duzu?
Inoiz pentsatu al duzu zure esku-hartzeak cishetero arauetatik abiatzen diren?
Zure lanean sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia txertatzeko trebetasunak hobetu nahiko zenituzke?

Mujer de Frontera literatur solasaldiaren eta Feminismoak eta Dekolonialtasuna solasaldiaren urratxak jarraituz, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Genero taldeak Begiradak jorratzen tailerrak aurkeztuko ditu, esku-hartze sozialak horren normatiboak izan ez daitezen.

Bi doako saio izango dira, bereziki pentsatutak migrazioarekin loturiko profesionalentzako: transitoan dauden pertsonekin aritzen direnak, arrazakeriaren kontrako mugimenduak, gizarte-zerbitzuetako langileak, elkarte edo erakunde publikoak etab.

Inoiz pentsatu al duzu aterpetxeak indarkeria-leku izan daitezkeela, zure genero identitatea edo orientazioa zein denaren arabera?

Antzeman al duzu lan egiten duzun pertsona migratu askok beren nortasunarekiko edo orientazioarekiko jazarpenengatik egin dutela ihes, baina ez dituzu ezagutzen horretarako nazioarteko babes-baliabideak?

Espazio seguruak sortzen dituzu LGBTI+ migratutako pertsona bat den bezalakoa izan dadin?

Elkarrekin landu nahi dugu nola txertatu sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia egiten dugun lanean.

 

Lan egin dezagun Histeria Kolektiboarekin batera

Histeria Kolektiboko Udane Hermosilla Fernandezek dinamizatuko ditu saioak. Udane gizarte-hezitzailea da, eta berdintasun arloko teknikaria, sexu- eta genero-aniztasunean espezializatua. Gaur egun, Histeria elkarteko lantaldeko kide da; beste proiektu batzuen artean, DSGren idazkaritza teknikoaren arduraduna da Gasteizko Udalarekin, eta arlo horretako prestakuntzak egiten ditu hirugarren sektoreko erakundeekin.

Formazioak publiko jakin batentzat diseinatuta daude, baina izena eman dezakezu gaiarekiko interesa baduzu eta horretan sakondu nahi baduzu.

TEILA FABRIKA
11:30 – 13:30
Osteguna, abenduak 1

Osteguna, abenduak 15

Zure zain gaude!

 

Ikusteko aukerarik izan ez bazenuen: