Egiazko Auzoa

Eraiki dezagun auzo jasangarri, inklusibo eta eraldatzailea!

Partaidetza proiektua Egia auzoan

Egiazko Auzoa: kontsumo arduratsutik komunitate inklusiboak sendotzen proiektuak 2019an sortu zen Hau Egia Da  sarearen prozesuari jarraipena eman nahi dio. HED Donostiako Egia auzoan kokatzen da, bi ardatz nagusi dituela: aniztasun kulturala eta esku-hartze komunitarioa. Auzoak bizi duen errealitate sozial eta kultural anitza balioan jartzen du auzoan kulturarteko ekimenak aktibatuz, prozesu migratorioekin batera auzoan egoera berriak ematen baitira. 

HEDk 2020ean auzoko elkarbizitza eta auzo-bidelaguntza diagnostiko bat argitaratu zuen, non etorkizunerako esku hartzeko ildoak eta proposamenak zehaztu ziren. Hemendik abiatuta, Egiazko Auzoa proiektuak Egian prozesu parte-hartzaile bat sustatu nahi du.

Zertarako?

Auzoan bizi diren pertsonen artean (migrante zein autoktono) harremanak sustatzeko, eta honela komunitate inklusiboagoak eraikitzeko

 

Nola?

Aisialdian zentratuta, hau kontsumo arduratsuaren ikuspegitik ulertuta

 

Helburuak

 

Giza Garapen Iraunkorrari laguntzea, giza eskubideekin, genero-berdintasunarekin eta justizia sozial eta klimatikoarekin konprometitutako aniztasunaren partaidetza- eta kudeaketa-modu berriak sustatuz, gizarte solidarioagoa eraikitzeko.

Donostiarren gaitasun eraldatzaileak indartzea, Kontsumo Konsziente, Ardurartsu eta Eraldatzailearen esparruan kolektiboki identifikatutako erronkei erantzungo dien ikaskuntza-prozesu integrala egituratuz, eskubideen, feminismoaren eta ingurumen-iraunkortasunaren ikuspegitik.

Komunitate inklusiboak eraikitzen laguntzea, migratzaileen eta bertako kolektiboen inplikaziotik abiatuta, loturak sortzea ahalbidetuko duen eta elkar ezagutzeko harremanak indartuko dituen parte-hartze komunitarioko prozesu batean, gizarte justu, zuzen eta solidarioa sustatzeko.

Eskuliburua

Egiazko Auzoa

Ongi etorri Egiazko Auzora!

Gida hau zertarako da?

Alde batetik, urte honetan zehar ikasi dugun guztia dokumentu batean bildu nahi dugu, prozesu guzti honetan zehar parte hartu dutenekin barneratutako ikaspenak partekatzeko. Bestetik, honelako prozesu bat martxan jarri nahi duenarentzako gure esperientzatik ikasi daitekeena biltzen du dokumentuak, tokian tokiko ezaugarriak kontuan harturik, noski. Honela, honelako prozesuen erreplikagarritasuna bultzatu nahi dugu.

 

 

Ekintzak

Urteko azkeneko topaketa Egiazko Auzoan

Urte osoan zehar, Emaus Gizarte Fundazioarekin batera EGIAZKO AUZOA proiektua burutu dugu Donostiako Egia Auzoan. Betran, hainbat eragilerejkin batera, elkar ezagutza sustatzeko topaguneak sortu nahi genituen, jasangarritasuna aldi berean sustatuz. Proiektua amaitzen...

Zelan txertatu Genero Aniztasuna eta Aniztasun Sexuala migrazioan lanean?

Migrazioarekin lotutako elkarte edo entitate publikoetan lan egiten duzu?Inoiz pentsatu al duzu zure esku-hartzeak cishetero arauetatik abiatzen diren?Zure lanean sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia txertatzeko trebetasunak hobetu nahiko zenituzke?Mujer de...

Egiazko Auzoa: bizikleta tailerrak auzoan kulturen arteko elkar ezagutza sustatzeko

  Asteazken honetan, azaroaren 23an, 17:00etan, Emaus Gizarte Fundazioak, Darkum Elkarteak eta SOS Arrazakeria Gipuzkoak Egiazko Auzoa aurkeztuko dute Teila Fabrikan. Asteazkena, azaroak 2317:00 Teila Fabrika (Iruresoro Plaza, 2, 4)18:00 Plaza Haundi (Luis Martin...

Egiazko Auzoa bizikleta tailerrak Plaza Haundin hasiko dira asteazken honetan

Asteazken honetan, azaroak 2an, Egiazko Auzoa Bizikleta Tailerrak ospatzen hasiko dira Egiako Plaza Haundin (Luis Martín Santos plaza), arratsaldeko 17:00etatik 19:00tara. Darkum elkarteak antolatzen ditu, SOS Arrazakeria eta Emaús Gizarte Fundazioarekin batera,...

Auzoan harremanak sustatu bizikletak konpontzen

Tabakalerako MediaLabean izan gara astearte, asteazken eta gaur ostegun goizean bizikletak konpontzen Darkum eta Emauseko lagunekin batera.

EgiazkoAuzoa tailerrak bizikletak konpontzeko

EGIAZKO AUZOA Tailerrak! Uda iritsi da eta zure bizikleta ez dago prest? Uztailaren 12tik 14ra Tabakalerako Medialab-etik pasa zaitezke eta Darkum elkarteko gazteekin bizikleta konpontzen ikasi. SOS Arrazakeria eta Emaús Gizarte Fundazioa ere han egongo gara zuen...

Aisialdia kontsumotik haratago? #EgiazkoAuzoa n alternatibak bilatzen ditugu Saretuzekin batera

Egiazko Auzoa proiektuan aisialdia eraldaketarako tresna moduan erabili nahi dugu. Horretarako, Saretuz sareak saio bat gidatu zuen Egian bertan ematen den aisialdiari buruz hausnartzeko.

Aurreiritziak apurtzen: Feminismo dekoloniala #EgiazkoAuzoa n

Egiazko Auzoa proiektuaren baitan, Darkum Elkarteko Sara Mchiochou-ek feminismo dekoloniala lantzeko tailer bat bideratu zuen pasa den astean, hainbat elkarte desberdinetako lagunekin.

Nola txertatu dezakegu ingurumena gure aisialdi proiektuetan?

SOS Arrazakeriako hezkuntza eta mentoretza sailak, Emaús Gizarte Fundazioa, Saretuz, Hiritarron Harrera Sarea,  Cristina Enea Fundazioa eta SETEM Hego Haizek, hartu dugu parte gaurko saioanSOS Arrazakerian aisialdian oinarritzen diren hainbat proiektu ditugu, batez...

Egiazko Auzoa: eraiki dezagun auzo jasangarri, inklusibo eta eraldatzailea!

Hasiera eman diogu Egiazko Auzoa proiektuari Nola burutu dezakegu proiektu parte-hartzaile bat Egiako auzoan, ingurumen-jasangarritasuna, kontsumo arduratsua eta feminismo dekolonialaren ikuspegia txertatuz? Galdera honekin hasiera eman diogu Egiazko Auzoa...
Voluntariado

Parte hartzaileak

SOS Arrazakeria

SOS Arrazakeriak proiektuaren kudeaketan lan egiten du, eta akonpainamendu eta mentoretza sailek proiektuaren parte dira ere, aisialdi eraldatzailea euren lan ildoetan txertatzeko asmoarekin.

Emaús Gizarte Fundazioa

Emauseko ETIK saila eta UBA aterpetxeko hezitzaileek ere prozesuaren parte dira, proiektuaren kudeakuntzan eta gizarteratzea eta jasangarritasun ildoetako ikaspenak txertatzeko

Darkum

Darkum gazte migratzaileekin lan egiten duen elkartea da. Proiektuan lidergotza dute prozesu parte-hartzailea bultzatzeko orduan, eta ikaste-irakaskuntza prozesuan feminismo dekoloniala txertatzeko ardura izan dute.

Saretuz

Aisialdia modu eraldatzaile batean ulertzeko, Saretuz-en partaidetza ezinbestekoia da, Kontsumo arduratsuaren ildoa lantzeko.

Cristina Enea Fundazioa

Jasangarritasunari dagokionez, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan Cristina Enea Fundazioak aisialdian naturarekiko dugun harremana birplanteatzeko lanketak eta baliabideak eskeini dizkigu.

Bestelako eragileak

Hiritarron Harrera Sarea, SETEM Hego Haizea, Donostiako udaletxeko partaidetza saila, Donostiako udaletxeko aniztasun saila, Egiako gaztelekua, Egia Bizirik, Tabakalera Hezkuntza saila, Tabakalerako MediaLab…