“Txaloka eman ziguten ongi etorria Kontxako badiara baltsekin iritsi ginenan”

Gehienentzako, Donostiako jaietan parte hartzeko lehenengo aukera izan da

60 bat lagunek hartu dute parte aurten Harreratxo baltsetan, egoera zaurigarrian dauden gazte atzerritarrek Donostiako Aste Nagusiko ekintzetan parte hartzeko ekimenean. 2022an Donostiako Piratek hainbat elkarte eta herri mugimendu gonbidatu zituzten Abordatzean parte hartzera, Piratak ere Donostiako aniztasuna balorean jarri nahi zutela. Joan den urteko arrakasta eta gero, aurten 60 lagun baino gehiagok eman dute izena Harreratxo baltsetan, SOS Arrazakeria Gipuzkoak, Hiritarron Harrera Sareak eta HESTIA zentroak kudeatuta.

Aurten berriz ere La Flamenka Piraten txosnan boluntario txanda egitera animatu dira ere gazte asko. Honelako ekimenekin hiritarrek gazte hauek beste testuinguru batean ikus ditzakete, egunero pairatzen duten estigma larriari aurre egiteko aukera bikaina, baita euren adineko beste gazteak ezagutzeko gunea eskeiniz.

Bihotzetik, esker mila hau posible egun duzuen guztioi!

Honekin lotuta:

Irakur ezazu hemen joan den udan parte hartu zuen eta antolakuntzan aritu den Azzadine El Hamdi-ri elkarrizketa:

(sakatu irudian)