Parte-Hartuz ikerketa taldeak Donostiako Miramar Jauregian antolatu dituen TopaGune jardunaldietan parte hartu dute Azzaddine El Hamdi eta Imanol Legardak, SOS Arrazakeria Gipuzkoaren izenean. UIKo ikastaro honek ekintza komunitarioa bazterretatik eta absentzietatik aztertzea izan du helburu, eta hortaz mintzatu dira Azzaddine eta Imanol, 2022an elkarrik Egiazko Auzoa partaidetza proiektuan ikasitakoa azaluz. Proiektu honek auzoan jatorri desberdineko pertsonen arteko topaguneak bilatzen zituen, eta urtean zehar bizikletak ikasten konpontzeko hainbat topaketa antolatu zituzten, bereziki kale egoeran dauden gazte migratzailekin. 

Honekin batera, proiektuez gain antolatzen diren aisialdiko esparruak ere jarri zitzuten balorean, egoera zaurigarran eta bereziki kale egoeran dauden gazte migratzaileekin, halanola, Donostiako Aste Nagusiko Abordatzean parte hartu izana, urtero antolatzen duten bolei txapelketa edo egin izan dituzten irteerak eta txangoak.

Ikastaroaren ardatz nagusia ekintza komunitarioan ematen diren ausentziak izanda, migratzaileak dira maiz botere esparru gehienetan ausente dauden taldeetariko bat. Zein dago erdigunean eta zein bazterrean? Eta zein, zuzenean, ez dago? Emakume taldeak antolatzen direnean, Hego Amerikatik etorritako etxeko langileak presente izaten al dira? Gazteei buruz ari garenean, kalean bizi diren gazte magrebiarrak datorkizkigu burura? Gako asko aipatu ziren ikastaroan zehar, baina beti saregintza eta elkarlanaren garrantzia azpimarratuz, antolatzen ditugun ekimenetan ez daudenen arrazoiak aztertzeko beharra, baita zein pribilegio eta pentsamoldeetatik burutzen ditugun gure praktikak. 

SOSeko kideek bestelako eragile komunitario anitzekin partekatu zuten gunea, Amara Berriko Antzerki Herrikoia eta Tabakalerako Harrotu ileak bezalako ekimen artistikoetako kideak, baita Bilboko Trabajadoras no domesticadas edo Kalexka bezalako elkarteetako langileak ere.