Gipuzkoako SOS Arrazakeriak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera eman dio hasiera Izan harrera ekimenaren bosgarren edizioari, “Ustekabeko adiskidetasuna” lelopean.

Edizio berri honen aurkezpenean Ion Gambra, Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren foru zuzendaria, eta Silvana Luciani, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako teknikaria, Ainhara Muga, Real Sociedad Fundazioko proiektuen arduraduna, programaren erakunde laguntzaileetako bat bezala, eta Abigail Caminos mentore gisa eta Mammadou Cisse, Izan Harrerako mentoratu gisa parte hartu ahal izan dugu.

Proiektuak ongizate psikosozialeko premiak estaltzen laguntzen du, sare sozialak sortzea errazten du eta eragin positiboa du hizkuntzak ikastean, enplegua bilatzean, etxebizitza-aukeretan eta, oro har, ingurunearekiko harremanetan. Mentoretza-harremanen eta lotura sortzearen bidez, pertsonek kultura-aniztasunari lotutako aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurru faltsuak deseraikitzen dituzte, errealitate desberdinak ezagutzen dituzte eta migrazioei eta asiloari lotutako problematikak, eta komunitatean kulturen arteko harremanak eraikitzen dituzte, inklusioaren eta bizikidetza kohesionatuagoaren alde.

Edizio berri honetan, migratzaileak programan sartzearen aldeko apustua egin da. Hedapen horrek erakunde berriekin harremana zabaltzea ekarri du, eta behar duten pertsona gehiagori, errefuxiatuei eta asilo-eskatzaileei, gizarte-mentoretza eskaini ahal izatea. Aurten Zehar Errefuxiatuekin, Caritas, Gurutze Gorria eta Arrats elkarteekin kolaboratu dugu.

Izan Harreran prestatu eta motibatutako boluntario talde bat osatu dugu, eta mentoretza lan bat egin dugu 2023an. Guztira 16 bikote osatu dira, baina aurten helburua bikote-kopurua 20 bikotera igotzea da.