ITZIAR GOROSTIDI
SOS Arrazakeria Gipuzkoa
Hezkuntza Sailburua
Urtarriletik otsailera bitartean, “Questioning Migration” europar proiektuaren barruan Gipuzkoako SOS Arrazakeriatik lehen tailer pedagogikoa garatu dugu. Hezkuntza ez-formalean kokatuta, ahalegin handia egin da gizarte-inpaktua eragiten duten dinamika aktiboak eta baliabide pedagogikoak erabiltzeko, bizi-ibilbide desberdinak dituzten pertsonen arteko topaguneak sortzeko.
Tailer hau bi saiotan banatu da, horrela, lehen saioan, migrazio-prozesuetako eragileen arteko lankidetza-esparru estruktural baten esperimentazioa bilatuz, Europako migrazio-politiketarako sarrera bat egin dugu. Helburuak migrazioaren inguruan hiztegi komun bat ezartzea izan dira, migrazio-prozesuaren faktoreei eta aniztasunari buruz gogoeta egin, Europar Batasuneko migrazio-politikak eta maila nazionala ulertzeko. Bigarren saio batean, narratiba nagusiak berreraikitzen saiatu gara, baita gazteek jarduteko duten konpromisoa sustatzen ere.
Honekin lotuta: Politika migratorioei dagokionez, kontsultatu
SOS Arrazakeriak Bidasoaren kontrola salatu du Europako Parlamentuan
Saio horietan, unibertsitateko ikasleek aukera izan dute Europako migrazio politiken barruan funtsezko terminoei dagokienez hiztegi komun bat definitzeko. Ondoren, migrazioen aniztasunaz eta migratzeko arrazoiak zeintzuk diren hausnartuz. Beste gaietako bat Europako erakundeen ardurak izan dira, ondoren komunikabideen eraginari buruz gogoeta egiteko, migrazioari buruzko albiste faltsuen arteko liskarrean arreta berezia jarriz .
«Questioning migrations» Erasmus+eko proiektua da, eta azken helburua Europako erakundeen eta zientzialari akademikoen arteko lankidetza sare bat garatzea da, gure imajinario kolektiboa migrazioaren gai bihurtzeko prest.
Honekin lotuta: Hezkuntza Antiarrazista eta eraldatzailea burutzeko baliabideka, hemen
Materialak eta baliabideak – SOS Arrazakeria Gipuzkoa
Proiektu hau Union des associations e-graine erakundeak koordinatzen du “ Un univers Citoyen” programaren barne, eta bertan parte hartzen du Bordeleko E-graine Nouvelle Aquitaine, Greziako , Hellenic Youth Participación, Luxenburgoko Coconut Luxembourg, Italiako Babele Onlus eta azkenik SOS racismo Gipuzkoa erakundeek. Hezkuntza ez-formalean espezializatutako erakunde horiez gain, migrazioan espezializatutako ikertzaile akademikoen laguntza ere badu.
Lehengo saio hauek abiapuntua besterik ez dira izan, izan ere, elkarte hauekin batera, 5 kit pedagogiko sortuko baititugu. Kit horietako bakoitzak bideo bat, liburuxka bat eta tailer batez osatuko direnak, bost hizkuntzatara itzuliko direlarik; frantsesa, ingelesa, italiera, gaztelania eta grekoa.
Horrela, tresna hurbil, eskuragarri eta parte-hartzaile bat sortuko dugu, EBren migrazio-politikari eta barne-funtzionamenduari buruz hitz egiteko, Europako gazteak eta gizarte-langileak gai garrantzitsu horiei buruz duten ahotsa entzunarazteko behar bezain informatuak izan daitezen.