Sentsibilizazioa, ekintza komunitarioa eta boluntariotza
bidezkoagoa den mundu baten alde
Kulturen arteko harremanak sustatzeko partaidetza
‘En la calle’ kalean dauden edo egon diren gazte migratzaileak protagonista dituen dokumentala da. Bere ibilbide, asmo eta ilusioen kontakizuna da, lehen pertsonan. Agerian uzten dute, halaber, zein oztopo dituzten, eta zer-nolako laguntza solidarioa jasotzen duten gure gizartean. La mano invisible, Esperanto Producciones, SOS Arrazakeria Gipuzkoa eta Hiritarron Harrera Sareak ekoitzi dute, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du.
Bizilagunak
Estereotipo eta beldurrei aurre egiteko kulturak hurbiltzen duen programa.
EGINDAKO PROIEKTUAK
BideGurutzean
Bideak eta mugak gurtzatzen, posible diren bestelako munduak eraikitzeko
Bidegurutzean proiektuak komunitate inklusiboak sortzen lagundu nahi du, topaketa eta ekonomia sozial eta solidarioa bultzatuz. Horregatik, bideak eta mugak zeharkatzearen aldeko apustua egin dugu, beste mundu posible batzuk eraikitzeko helburuarekin.
Hau Egia da!
Aniztasuna sustatzeko Egiako auzoak bultzatutako ekimena da.
Hau Egia Da! kultura aniztasunari buruzko proiektu bat da, eta esku-hartze eta ekintza komunitarioko prozesu bat aktibatu nahi du, gero eta anitzagoa den Egia auzoan kulturen arteko harremanak eta kohesio soziala sustatzeko. Egia auzoan azken urteotan eman den aldaketa demografikoari eta hiriari erantzuten dio kultura aniztasunaren ikuspegitik. Proiektua 2019. urtearen hasieran hasi zen, bitartekaritzaren eta kultura-aniztasunaren arloan lan egiten duten hainbat elkarte eta erakundek osatutako lantalde bat abian jarrita.
Egiazko Auzoa
Eraiki dezagun auzo jasangarri, inklusibo eta eraldatzailea!
HEDko sareak egindako diagnostikotik abiatuta, Emaús Gizarte Fundazioarekin batera Donostiako Egia auzoan prozesu parte-hartzaile bat bultzatu nahi du Egiazko Auzoa proiektuak. Darkum, Cristina Enea Fundazioa edo Saretuz bezalako eragile desberdinekin aislaidia modu eraldatzaile batean erabiltzeko moduak lantzen ditugu, jasangarritasuna, kontsumo arduratsua eta feminismoa ardatz moduan izanik.
Nor da nor?
Nor da nor topaketa
Jarduera honen helburua jolastuz sentsibilizatzea da. Jokoa Nor da nor joko ezagunaren birsortze erraldoi bat da, non pertsonaiak gure hirira migratu duten pertsonak diren, eta haien bizitza-istorioak ezagutu daitezke jolasaren amaieran. Bikote batek parte hartzen du. Bertan batek galdera bat egiten du, eta bestea erantzuna kontuan izanda pertsonaiak baztertzen joaten da. Bat geratzen denean, pertsonaiaren asmakizunean asmatu duen ala ez ikusten da, eta protagonistek eurek lehen pertsonan kontatutzen dute istorioa.
Boluntariotza
Boluntariotza programa ezberdinak akonpainamentua behar duten pertsonak laguntzeko.
Boluntariotza laguntza- eta laguntza-lanak egitean datza. Gaur egun, 244 boluntariorekin ari da lanean SOS, 212 emakumerekin eta 32 gizonekin.
Boluntarioei esker, Black Lives Matter bezalako kainpainak egin eta etxerik gabeko pertsonen kaleratzeak salatu ahal izan dira.
Boluntariotza
Parte hartu modu aktiboan boluntariotza programetan