Hezkuntza
arrazakeria lantzeko
testuinguru formal eta informaletan
z
Arrazakeriaren kontrako hezkuntza
Gizartea eraldatzeko tresna gisa
Gaur egun egiten duguna
Hezkuntzari Bira, kanpora begira
Hezkuntza Diagnostikoa, Gazte eta nerabeekin antirrazismoa lantzeko jarduera koadernoa eta Gazte eta nerabeekin lan egiten duten irakasle eta hezitzaileentzako gida.
Proiektu hau Gipuzkoako SOS Arrazakeriak gizarte eraldaketarako hezkuntza antiarrazista eta feministaren arloan, bigarren hezkuntzan gauzatzen duen lanaren inguruan hausnartu eta sistematizatze behar batetik sortzen da. Urte guzti hauetan sortutako ikasketa, baliabide, material eta ezagutzetatik abiatuta eta proiektu honetan zehar sortuko diren ezagutza berriak txertatuta, helburua orain arteko lana aberastu eta indartzea da.
Zurrumurruen aurkako estrategia
Kulturen arteko bizikidetza prestakuntza eta hausnarketa kritikoekin prestatzea
Donostiako Udalaren proiektua – Kultur Aniztasunaren Negoziatua, Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren eta Ongi Etorri Eskolaren lankidetzarekin, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko, prestakuntza- eta gogoeta kritikoko prozesu bat abian jarriz, hezkuntzaren arloan sortzen diren zurrumurruen eragina murrizteko. Estereotipoen, aurreiritzien eta zurrumurru faltsuen ondorio negatiboei buruzko pentsamendu kritikoa eta sentsibilizazioa sustatzea du helburu (etorkinekiko eta kultura-aniztasunarekiko), eta baita zurrumurruen aurkako borrokan konpromisoa sortzea.
Hitzaldiak eta tailerrak hezkuntza ez-formalean
Hitzaldi ezberdinak diskriminazio zein arrazkeriari buruzko gogoetak bultzatzeko.
Historikoa
Aniztasun kulturala bigarren hezkuntzan
Bizikidetza-giroa sortzea, aniztasuna eta kulturaren arteko praktikak balioetsiz.
2020/2021. ikasturte honetan bigarren aldiz burutu da “kultura aniztasuna bigarren hezkuntzan” proiektua, Errenteriako ikastetxean. Aipatutako proiektua 2019. urtean Errenteriako udalak proposatutako lizitazio baten ondorioz sortu zen, eta honek Errenteriako bigarren hezkuntzako ikastetxeetan kultura-aniztasuna ardatz duen prozesu integral bat egitea du helburu. Proiektuaren helburua elkarbizitza sortzen laguntzea da, ikastetxeetako kulturaren arteko aniztasunari eta praktikei balioa emanez eta baita arrazakeriaren eta jatorri ezberdinetako pertsonen aurkako diskriminazio ororen aurka borrokatuz.
11 etxe eta kolore
Web plataforma baten bidez, ikasleei prestakuntza-bideoak eskaini zitzaizkien, beren sorkuntzak egiteko.
Proiektuak konfinamenduarekin bat egin zuenez, ikasleek etxe barruan zegoen aniztasuna eta bizikidetza islatu beharko zuten argazki eta mikro kontakizun baten bidez. Azkenik, prozesatu eta editatu egiten dira, ikasle guztien parte-hartzearekin argazkigintzako eta narrazioko erakusketa birtuala zein fisikoa sortuz. Erakusketa birtuala Errenteriako Udalaren webgunean dago eta erakusketa fisikoa herriko hainbat tokitan aurkeztu da urtean zehar.
Komunikatu_ on
Gazteen parte-hartze gogoetatsua sustatzea.
Kulturarteko hezkuntza-proiektua, ikasgelako komunikabideen azterketan oinarritua, komunikabideen kontsumo kritikoa sustatzeko eta aniztasunari buruzko estereotipoak, aurreiritziak eta zurrumurru faltsuak zalantzan jartzeko. Gazteen parte-hartze gogotsua, kulturen arteko elkarrizketa genero-ikuspegiarekin, gure inguruko aniztasunari buruzko sentsibilizazioa eta gizartea eraldatzeko komunikazio parte-hartzailea sustatzea du helburu.
Holokaustoaren inguruko gogoetak
Holokaustoa oinarri izanda, arrazkeriaren inguruan hausnartzea
Proiektu hau Holokaustoari buruzko erakusketa batetik sortu zen, Europako iraganetik ikasitakoa ateratzeko, arrazakeriaren eta bestearen deshumanizazioaren ondorioz posible izan zen basakeriari buruz hausnartzeko eta Europako, estatuko eta tokiko egungo errealitatearen azterketa eta gaur egun aniztasunak planteatzen dizkigun erronkei buruzko eztabaida sustatzeko.
eMedia
Alfabetizazio mediatikoa herritartasun digitala
Proiektu hau 2018tik dago martxan eta Erasmus + enpresak finantzatzen du. Robotikari, alfabetizazio mediatikoari eta online adierazpenari buruzko material pedagogikoa garatzen du (online eskuliburuak eta ikastaroak).
Creative Action against Discrimination
Teknika berritzaileetan oinarritutako tailerrak sortzeko 4 eskuliburu sortu ditugu diskriminazioari aurre egiteko
Stand 129rekin batera: Caritas Wien – Austria-, Artemisszio – Hungaria. Giolli Kooperatiba – Italia- Erasmus+ proiektu honen bidez, diskriminazioaren aurkako gure tailerretan teknika berritzaileak eta artistikoak txertatzen saiatzen gara, haien sormenari esker publiko zabal eta askotarikoa erakar dezagun
Arrazakeriaren aurkako eta hezkuntza eraldatzailerako Plan Estrategikoa
Boluntariotza
Parte hartu modu aktiboan boluntariotza programetan